Albisteak

“7ak bat, gaiztoetan gaiztoenak” antzerkia martxoaren 16an, 19:00etan, Saroben

Martxoaren 8an ospatu zen Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekintza desberdinak antolatu  dira,  eta hain zuzen, horietako bat da larunbat honetan Saroben eskainiko den “7ak bat gaiztoetan gaiztoenak” antzerkia.

  • Eguna: martxoak 16
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: sarrera librea

Sinopsia: Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emango zaio, groteskoa, basatia, gupidagabea…. Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika