Albisteak

Kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko jarduerak finantzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da

Aurreko otsailaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako diru-laguntzen arautegia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Diru-laguntzak honako jarduera hauetarako eskatu ahalko dira:

ERANSKINA

ESKATZAILEA

EPEA

I. eranskina: kultur, haurreria eta gazteria, kirol, gazte festa eta Sanmiel jaietako jarduerak

– Dirulaguntza hori emateko arrazoia den jarduera egin behar duen irabazi asmorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoa, edo dirulaguntza jaso izana legitimatzen duen egoeran dagoena.

2019ko apirilaren 16a

II. eranskina: musika grabazioak

– Urnietan erroldatuta, eta taldeen kasuan, kideen bi herenak gutxienez.

2019. urte osoan zehar

III. eranskina: eliteko kirolariak

– Urnietan erroldatuta

– 16 urte beteak

– Eskaera banakoa

– Udalaren beste diru-laguntzarik jaso ez izatea xede bererako

2019ko apirilaren 16a

IV. eranskina: aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroak

– 2018-2019 ikasturtean begirale edo aisialdi ikastaroa egina izatea

– Urnietan erroldatuta

– 16 urte beteak izatea

– Ikastaroa euskaraz eta EJ-k homologatua

– Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta dagokion epe barruan titulua lortzea

2019ko irailaren 1etik 30era

V. eranskina: euskaltegiko matrikulak

– Matrikula epe barruan ordaintzea

– Urnietan erroldatuta

– Ikastaroan %80ko asistentzia gutxienez

– Ikastaroaren aprobetxamendu ona

2019ko uztailaren 1etik 30era

VI. eranskina: euskaltegiko eta EPA-helduen heziketa iraunkorreko bidaiak

– Urnietan erroldatuta egotea.

– Urnietan eskaintzen ez den maila eta ordutegi bateko ikasle izatea.

– Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako edo Usurbilgo euskaltegi bateko edo HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentro bateko ikasle izatea.

– HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroko ikasleen kasuan, OHO titulua lortzeko ikasle izatea.

– OHOko titulurako ikasketez gain, Buruntzaldeko HHI zentro batek eskaintzen duen beste edozein ikastarotan izena emandako langabetuek ere dirulaguntza hau jaso ahal izango dute. Dirulaguntza hau jasotzeko baldintza, ikastaroaren matrikula egiten denetik dirulaguntzaren eskaera egin bitartean, momenturen batean langabezian egotea da.

2019ko uztailaren 1etik 30era

OINARRIAK   ESKAERA ORRIA 1. eranskina   ESKAERA ORRIA 2., 3., 4., 5. eta 6. eranskinak
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika