Albisteak

Herritarrek proposaturiko 9 hobekuntza egingo dira parte hartze prozesura bideraturiko 150.000 euroekin

Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat burutu du 2019ko aurrekontuan barneraturiko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko.

Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izan zuten haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera urtarrilaren 8tik urtarrilaren 28 bitarte.

Epe horretan, 171 galdetegi jaso ziren. Horietatik 56 urtarrilaren 18an eta 19an jarri ziren informazio karpetan, 52 herriko puntu desberdinetan ipinitako buzoi eta kutxetan, 33 Udalaren webgunean eta 30 APP-an.

Galdetegiak beteriko pertsonen datuak aztertu ondoren, 167 galdetegi eman ziren ontzat. Onartu ez ziren 4ak, proposamenaren egilea Urnietan erroldatuta ez egoteagatik edo proposamenaren egilea ez identifikatzeagatik baztertu ziren.

Udaleko lurralde saileko teknikariek proposamen horiek guztiak aztertu zituzten gero, prozesuaren hasieran zehazturiko baldintza teknikoak betetzen zituzten ikusteko, eta azkenik, jasotako proposamenetatik zeintzuk egingo diren erabaki dute.

Aurreko urteko zifrekin alderatuta, parte hartzea altuagoa izan da, 2018an 157 galdetegi jaso baitziren. Beraz, herritarrek erakutsi dute parte hartzeko kultura barneratzen ari direla eta herria hobetzeko bidean ekarpenak egiteko borondatea dutela.

Ondorengo 9 proposamenak izango dira gauzatuko direnak.

1. Liburutegiko haurrentzako eremua handituko da. 25.000 euro

2. Trenbideko zubian dauden espaloiak zabalduko dira oinezkoen igarotzea hobetzeko. 25.000 euro

3. Gorostidi elkartearen eremuko argiteria berrituko da LED sistemara pasaz. 25.000 euro

4. Gorostidi elkartearen inguruko espaloiak hobetuko dira oinezkoaen igarotzea lehenesteko. 25.000 euro

5. Txoritagain auzoan San Juan kaleruntz dagoen irteeran baranda aldatuko da. 18.000 euro

6. Musika eskolaren sarreran oinezkoek lehentasuna izan dezaten esku-hartuko da. 15.000 euro

7. Berrasoeta inguruko argiteria aldatuko da LED sistemara igaroz eta punturik ilunenak hobetuz. 10.000 euro

8. San Juan 40 parean neurriak hartuko dira uraren pilaketa ekiditeko. 6.400 euro

9. Errekaldeko karrerapeetan bankuak jarriko dira. 600 euro

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika