Albisteak

Hainbat ekintza Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna da eta ekintza desberdinak antolatu dira egun horren harira: hala nola, elkarretaratzea, erakusketa, musika, antzerkia eta Zinegoak-eko laburmetraiak.

Martxoak 8, 18:30, San Joan plaza,  “Emakumeek ere jokatzen dute” erakusketa

Erakusketa honek emakumezkoen futbolaren historiaren ibilbidea azaltzen du bere jatorritik oraindaino, aintzidarietatik gaur egungo eklosioraino. Haiek ere jokatzen dutelako, eta aspalditik gainera.

Martxoak 8, 19:00, San Jon Plaza ELKARRETARATZEA

Martxoak 8, 19:30, Lekaio, musika eta literatura uztartzen dituen “Poesia con faldas”

Angela Figueraren poetika lanaren berrikuspen historikoa da hau, kalitate bikaineko bilbotar poeta, baina jende askok ezagutzen ez duena. Bere garaiko poeta garrantzitsuenekin harremanak izan zituen eta Pablo Neruda, Rafael Alberti eta Vicente Aleixandreren aintzatespenak izan zituen.

Martxoak 9, 21:30, Oianume, emakume langileen afaria

Martxoak 16, 19:00, Sarobe “7ak bat, gaiztoetan gaiztoenak” antzerkia euskaraz

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da? Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin zuen moduan, gizaki berri bati bizia emongo diogu, groteskoa, basatia, gupidagabea…. Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiarekin, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna, agerian geratuko da.

Zinegoak Urnietan, aniztasunaren erakusgarri

Zinegoak Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen Jaialdia da. Jaialdi horretako programazioak ohiko arauetatik kanpo geratzen diren pertsonengan jartzen du azpimarra, gizarteak ezartzen dituen eredu fisiko, identitario, sentimental edo sexualekin betetzen ez dutenengan, hain zuzen. Maitasunen aniztasuna, gure identitatea adierazteko aniztasuna, gure sentimenduak, gorputzak, jatorriak, gure sexualitate eta plazeren aniztasuna… Izan ere, pertsona guztiek ezaugarri desberdinak dituzte, baina bakoitzaren izateko harrotasuna aldarrikatzen du Zinegoak jaialdiak. Diferentziak diferentzia pertsona guztiek osatzen dute gizartea eta.

Martxoaren 15ean, 22:00etan, Lekaion

Martxoaren 22an, 22:00etan, Lekaion 

 

 

 

 

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika