Albisteak

Parte Hartze Prozesuan jasotako proposamenetatik zeintzuk gauzatuko diren azaltzeko bilera martxoaren 4ean, 19:00etan Lekaion

Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat gauzatu du 2019ko aurrekontuan barneraturiko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko.

Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izan zuten proposamenak aurkezteko aukera urtarrilaren 8tik urtarrilaren 28ra bitarte. Epe horretan 171 galdetegi jaso ziren, baina datuak aztertu ondoren, 167 galdetegi eman ziren ontzat.

Udaleko teknikariek proposamen horiek guztiak aztertu zituzten gero, prozesuaren hasieran zehazturiko baldintza teknikoak betetzen zituzten ikusteko, eta azkenik, jasotako proposamenetatik zeintzuk egingo diren erabaki dute.

Orain, prozesua amaitzeko eta gauzatuko diren proposamenak zeintzuk diren jakinarazteko bilera ireki bat egingo da hurrengo astelehenean, martxoaren 4ean, arratsaldeko 19:00etan, Lekaion.

Udalak bilera horretara gonbidatzen ditu herritar guztiak.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika