Albisteak

Parte hartze prozesuko informazio karpak urtarrilaren 18an eta 19an

2019ko aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko parte hartze prozesu bat abiatu du Urnietako Udalak. Urtarrilaren 10ean prozesuaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpen publikoa egin ostean, eta urtarrilaren 7an herritar guztiei informazio liburuxkak etxeetara bidali eta gero, proposamenak aurkezteko fasean murgilduta dago prozesua. Horretarako epea urtarrilaren 8an ireki zen, eta urtarrilaren 28an amaituko da. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek aurkez ditzakete proposamenak.

Informazio karpak urtarrilaren 18an eta 19an

Herritarrek dituzten zalantza guztiak argitzeko eta proposamenak helarazteko informazio karpak ipiniko dira bi egunetan:

  • Urtarrilaren 18an 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
  • Urtarrilaren 19an 10:00etatik 14:30era kiroldegiaren kanpoaldean.

Halaber, beste bide hauen bitartez ere entregatu daitezke proposamenak:

  • Herriko puntu desberdinetan ipinitako kutxetan: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Anbulatorioa, Egape ikastola, Azkorte eta Magaleko bi eraikinak.
  • Udalerriko hainbat puntutan ipinita dauden buzoietan.
  • Udalaren webgunean sorturiko atal berezian: www.urnieta.eus
  • Udalaren APP-an

Baldintza hauek bete beharko dituzte proposamenek balekoak izateko:

  1. Udal-eskumenekoak diren proposamenak, jarduera-arlo hauei lotuta: obrak, hirigintza eta mantentze-lanak.
  2. Ekonomia edo/eta teknika aldetik bideragarriak diren proposamenak. Gauzatzeko 25.000€ (BEZa barne) baino gehiagoko kosturik ez dutenak.
  3. Iraunkortasun ekonomikoa eta finantzarioa bermatzen dituzten proposamenak.
  4. Urnietan bizi diren herritar guztien interesa norberaren interesen gainetik jartzen duten proposamenak.
  5. Udalerriko auzoen arteko oreka bermatzen duten proposamenak.

Ondorengo ekintzak berriz, aurreikusita daude jadanik eta 2019.urtean zehar gauzatuko dira:

  • San Juan 23, 25, 27, 29ko irisgarritasuna eta mugikortasuna.
  • Plazido Muxika plazako atzeko parteko sarreraren irisgarritasuna (Jubilatuen Egoitzaren aldetik).
  • Irisgarritasuna Azkorte kalean.
  • Langardako argiteria LED sistemara pasatzea: bigarren zatia.
  • Txoritagaingo parkearen eta ingurunearen atonketa.

Ondorengo ekintzak aurreko prozesuetan proposatu dira, baina hobekuntza bakoitzerako zehazturiko gehienezko kostua (25.000€) gainditzen dute.

  • Plaza eta parkeak estaltzea.
  • Eskailera mekanikoak.
  • Igogailuak
  • Igerilekua estaltzea.

Proposamenak aurkezteko epea amaituta, udaleko teknikariek proposamen guztiak aztertuko dituzte eta lehenetsi egingo dituzte ondoren gauzatzeko. Azkenik, hartutako erabakiak jakinaraziko zaizkie herritarrei.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika