Albisteak

Parte Hartuz 2019: aurkezpen publikoa urtarrilaren 10ean, 19:00etan, Lekaion

Urnietako Udalak legegintzaldi hasieratik egin zuen herritarrei hitza emateko eta parte hartze kultura errotzearen aldeko apustua eta 2019an jarraipena emango dio bide horri parte hartze prozesu berri batekin. Oraingoan, herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzetarako baliatuko dira 2019ko aurrekontuko 150.000 euro inguru. Horretarako, bakoitzak herrian ikusten dituen gabeziak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera izango du

Prozesu guztiaren funtzionamendua azaltzeko aurkezpen publiko bat egingo du Udalak urtarrilaren 10ean, 19:00etan, Lekaion

Bilera horretan azalduko dira zein epe izango duten herritarrek haien proposamenak aurkezteko, proposamen horiek balekoak izateko zein baldintza bete beharko dituzten, eta nortzuk izango duten parte hartzeko aukera, besteak beste. Dena den, parte hartze prozesuari urtarrilaren 8an emango zaio hasiera, egun horretatik aurrera egongo baita proposamenak aurkezteko aukera, eta prozesua martxoan amaitzea espero da. Hau da, orduan emango da jakitera herritarrek eginiko proposamen guztietatik zeintzuk gauzatuko diren. Erantzun hori emateko eta prozesua ixteko beste aurkezpen publiko bat egingo da.

Bestalde, aurreko urteko parte hartze prozesuko 125.000 euroak 11 hobekuntzetara bideratzea erabaki zen eta egindakoaren gaineko azalpenak ere emango dira aurkezpenean.

Udalak hasierako aurkezpen informatibo horretara joateko gonbita luzatzen die herritar guztiei.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika