Albisteak

“Mami Lebrun” antzerkia azaroaren 25ean Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Donostia Antzerki Saria jaso duen “Mami Lebrun” antzerkia ikusteko aukera izango da igande honetan Saroben.

  • Eguna:azaroak 25
  • Ordua:19:00
  • Lekua:Sarobe
  • Prezioa:8 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira azaroaren 22 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan.

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Bertanen, Lekaion eta Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Egoitz eta Miren amona Kontxa hil berriaren omenaldia prestatzen ari dira. Amonaren etxeko ganbaran aurkitutako eguneroko batzuetan oinarrituko dira, Kontxak gaztetan Pariseko Cabaret batean bizitakoak kontatzeko. Horixe izango da omenaldiaren ardatza. Hala ere, Mireni kontatu ez dion sekretu bat dauka Egoitzek…

Fitxa Artistikoa:

Kontxa/Miren: Ane Pikaza

Mitxel/Egoitz:  Kepa Errasti

Amonaren mamua:  Ainara Ortega

Zuzendaria: Getari Etxegarai

Zuzendari laguntzailea: Xabier Ormazabal

Gidoia: Kepa Errasti

Argiztapena: David Alcorta

Eszenografia: Eskenitek

Jantziak: Lan Taldea

Musika eta moldaketak: Pascal Gaigne

Ekoizpena eta banaketa: Xake produkzioak

EROSI SARRERAK ONLINE

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika