Albisteak

Euskaraldiaren festa ospatu da Urnietan

Euskaraldiaren kultur ekintza nagusia ospatu zen atzo Urnietako San Joan plazan.

Egunari goizeko 11:00etan eman zintzaion hasiera Plazido Muxika plazatik irten zen buruhandien kalejirarekin. 12:00etan berriz, Egape dantza taldeak koreografia bat eskaini zuen San Joan plazan, eta ondoren, pintxo-poteaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Gero, bertsolarien txanda iritsi zen, eta orain arte osatu diren hamaikako guztien aurkezpen ekitaldia ere burutu zen.

Jende dezente izan zen San Joan plazan eta giro ederrean egun polit batez gozatzeko aukera izan zen Euskaraldiaren atarian.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika