Albisteak

Euskaraldiko kultur ekintza nagusia azaroaren 18an

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Horretarako, azaroa eta abendua bitartean 11 egunez euskaraz hitz egitea izango da erronka, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, hain zuzen ere.

Ekimena antolatze aldera lanean dihardu Urnietako Euskaraldiaren batzordeak udaraz geroztik. Ordutik hainbat ekimen burutu dituzte Euskaraldia ezagutzera emateko eta herria girotzen joateko.

Aurrera begira ere beste zenbait ekintza antolatu dituzte, kultur ekintza nagusia igande honetan, azaroaren 18an, ospatuko delarik. Egunari goizeko 11:00etan emango zaio hasiera Plazido Muxika plazatik irtengo den buruhandien kalejirarekin. 12:00etan berriz, Egape dantza taldeak koreografia bat eskainiko du San Joan plazan, eta segidan, pintxo-poteaz gozatzeko aukera izango da. Ordubete beranduago bertsolarien txanda iritsiko da, eta ondoren, osatu diren hamaikakoen aurkezpena egingo da. Arratsaldean azkenik, “Jon Braun” familia ikuskizuna izango da ikusgai Saroben 17:30ean.

Dena den, igande honetaz haratago eskaintza zabala prestatu da abenduaren 3ra bitarte. Hauxe da programazio osoa.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika