Albisteak

“Roman eta Julieta” antzezlanaren aurrestreinaldia azaroaren 15ean, 19:30ean, Saroben

“Roman eta Julieta” antzezlana aurrestreinatuko da hurrengo ostegunean Saroben.

Eguna: azaroak 15

Ordua: 19:30

Lekua: Sarobe

Hizkuntza: euskara / gaztelania

Prezioa: 5 euro

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Roman bere emaztearen heriotzagatik zeharo deprimituta dagoen 70 urteko adineko bat da. Dependentzia fisikoa pairatzen du eta hiru seme-alabak txandatu egiten dira 24 orduz zaintzeko. Hiru hilabeteren ondoren, seme-alabak guztiz nekatuta daude eta zaharren egoitza batean lekua lortu zain dauden bitartean, auzoko erretorearen aholkuz, paperik gabeko etorkin bat hartzen dute zaintza lanetarako, nahiz eta Roman beti ukatu izan den seme-alabak ez diren inork zaindua izatera.

Gero eta muturrerago doan egoera honek, seme-alabak beren iragan, frustrazio, liskar eta batez ere, gainbehera datorren aitaren autoritarismoari aurre egin beharrean jarriko ditu. Maitasuna gau ilunaren erdian izar bat bezala sortuko da, baina dirugoseak, harrotasunak, intransigentziak eta aurreiritzi zein beldurrek, izar horri jarraitzea galaraziko diete. Itsumena erabatekoa da eta tragedietan bakarrik sortzen den irmotasunez gaindituko da patua.

Fitxa artistikoa:

Egilea: Iñaki Rikarte

Zuzendaria: Anartz Zuazua

Aktoreak: Jose Ramon Soroiz, Tanya de Roberto, Ainhoa Aierbe, Iñigo Aranburu eta Alazne Etxeberria

Musika: Ekhi Vegas

Jantziak: Ikerne Gimenez

Eszenografia: Ikerne Gimenez

Argi diseinua: Pedro Yagüe

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika