Albisteak

Txoritagaingo aparkalekuak behin-behinean ireki dira jaietarako

Txoritagainen 90 aparkaleku publiko egiteko gauzatzen ari diren lanak oso aurreratuta daude. Dagoeneko hormigonatuta dago eremu guztia eta aparkalekuak markatzen dituzten pintaketa lanak ere burutu dira.

Gauzak horrela, eta kontuan edukita festetan aparkatzeko arazo gehiago izaten direla eta Adif tren geltokian egiten ari den obraren ondorioz hainbat aparkaleku galdu direla, Udalak Txoritagaingo aparkalekuak behin-behinean irekitzea erabaki du urriaren 7ra bitarte, hurrengo asteburuan Arrosarioko Amaren ohorezko jaiak ospatuko dira eta.

Ondoren aparkalekuak itxi egingo dira berriro lanak aurrera jarrai dezaten, izan ere, oraindik eremua argiztatzeko farolak ipintzea falta da eta segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da Udalarentzat. Orain irekita egongo den epe honetarako behin-behineko argi batzuk jarri dira aparkalekuan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika