Albisteak

Animatu eta parte hartu Urnietako antzerki tailerrean! Aurten eraikiko dugu!

Urnietako antzerki tailerrean ikuskizun bat eszenaratzeko sorkuntza prozesuan hasieratik parte hartzeko aukera eskainiko da horretarako urrats guztiak emango direlarik: hasierako irakurketa, antzezlearen entrenamendua, pertsonaiak eratzea, eszena koadroak, entseguak eta jendeaurreko emanaldia.

Tailerra bi zatitan banatuko da:

  • Etengabeko prestakuntza: astean bi orduko eskolak. Ostiralero 18:30-20:30.
  • Ikasturte amaierako ikuskizunaren muntaketa: ekainean bi astez muntaia Saroben.

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 19 – ekainak 21

Oraindik plaza libreak geratzen dira. Beraz, animatu eta izena eman.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika