- Udalerriari buruzko informazioa eta orientazioa (topografikoa,garraioaren,...) udalerriaren antolakuntza (osoko bilkurak, sailak,...) eta zerbitzuak (gizarte arlokoak, kulturalak eta kirol arlokoak, hirigintzakoak,...)
- Edozein eskaera jasotzea: errolda agiriak, zorrak zatikatzeko eskariak, salbuespenak, erreziboen bikoizketa, hirigintza lizentziak, diru-laguntzak, ezkontza zibilak, deskargu-orriak,..
- Laguntza edo aholkularitza edozein eskari izapidetzean.
- Iradokizunak, kexak, esker onak eta erreklamazioak jasotzea.
- Hitzordua Alkatearekin, gobernu taldearekin edo udal teknikariekin.
- Tasak, zergak eta isunak ordaintzea (dirutan edo txartelarekin).
- Eusko Jaurlaritzarako idatziak jasotzea.
- Elkarbizitza, herritarren segurtasuna eta bide segurtasuna bermatu.
- Larrialdi egoeretan artatu eta orientazioa eman.
- Espazio publikoan edozein gorabehera aipagarri artatu eta bideratu, elkarbizitzaren garapena edo zerbitzu publikoak kaltetzen baditu (ur hodiak, kaleko argiztapena hondatzea, animaliak abandonatzea,...)
- Udalak bere zereginetan sortu eta jasotzen duen dokumentazioa biltzen du udal artxiboak. Historian izan diren suteen ondorioz, artxiboan XIX. mendearen amaieratik gaur arteko dokumentazioa dago.
- Egitekoak:
- Dokumentazioa teknikoki sailkatu, antolatu, aukeratu eta deskribatu.
- Udal bulegoak, herritarrak eta ikertzaile eta historialariak dokumentazioaz baliatu
- Ondare dokumentala kontserbatu: Zaharberritzea, digitalizazioa eta dokumentazio historikoaren instalakuntza aproposa.
- Zerbitzuak:
- Dokumentazioa kontsultatzeko modua egitea, gizabanakoaren intimitatea errespetatuz eta legeak ezarritakoa betez.
- Argazki artxiboa kontsultatzeko modua egitea. Argazki artxibo gehiena web orrian kontsulta daiteke.
- Urnietako udal batzordeko akten datu basearen kontsulta, 1862tik 1985ra arte eta 1910eko Biztanle Errolda web bidez.
- Udal argitalpenak: kontsulta eta aleen eskaera.
- Loturak:
- Udal Artxiboko argazkien kontsulta Gure Gipuzkoan (2011 bitarteko argazkiak)
- 1862 - 1985 aldiko Urnietako Udaletxeko Udal batzordeen akten datu basearen kontsulta eta 1910eko Biztanle Errolda
- Gipuzkoako Artxibo Orokorra
- Euskadiko Artxibo Historikoa
- Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa. Sakramentu erregistro historikoak biltzeko.
- Fototeka
- Estatuko Artxiboak
Adierazitako behar egoerari egokitzen zaizkion eskubide, baliabide eta gizarte laguntzeri buruzko informazio eta orientazioa, hala behar denean, eskarien balorazio diagnostikoa eginez.
Egunerko bizitzako oinarrizko jardueretan laguntza (elikadura, jantziak, garbiketa eta higienea, mugikortasunerako laguntza, laguntza pertsonala, etxebizitzaren garbiketa eta mantenua) aldi batez edo behin betiko autonomia galdu duten pertsona eta familiei, beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitu ahal izan dezaten.
Prestakuntza ikastaroak ondorengoetarako:
- Zaintzailea zaintzeko garrantziaz kontzientzia hartzea.
- Emozioen kudeaketa, zaintzailearen balibide pertsonalen garapena egokia izan dadin.
Etengabeko arreta zerbitzua, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan, telealarma gailuaren bitartez, ondorengoentzat:
- Mendekotasun egoeran edo mendekotasun arriskuan dauden 65 urtetik gorako pertsonak.
- Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako pertsonak.
- Mendekotasun arriskuan dauden minusbaliotasun intelektual, fisiko edo sentsoriala duten pertsonak.
- Diagnostikatutako buruko gaixotasunen bat duten pertsonak, aitortutako mendekotasun egoeran.
- Aurreko egoeretako batean ere sartzen ez diren pertsonak, baina telelaguntza zerbitzuaren bitartez artatu dakiekeela ziurtatuta badago.
Gizarte-hezkuntzako zerbitzua (banakakoa, taldekoa eta komunitarioa) ingurune irekian (kale-hezitzaileak).
Psikoterapia edota familiako hezkuntza ekintzarako prebentzio programa, zailtasunan egoeran dauden adin txikikoak dituzten familientzat.
Adineko pertsonei ostatua ematea eta haiek gainbegiratzea, autonomia maila nahikoa izanik ere, beren etxeetan gelditzeko zailtasunak badituzte, hondatuta dagoelako, elkarbizitza arazoengatik , bakardade arazoengatik.
Minusbaliotasuna duen haurraren heldutasuna lagunduko duten jarduerak garatzeko eta familia- eta gizarte-ingurunean haien integrazioa bultzatzeko laguntza ekonomikoak.
Nekazal eremutik udalerriko erdigunera ondorengoak garraiatzea:
joan-etorrietarako arazoak dituzten adineko pertsonak, beren etxebizitzaren kokapen geografikoagatik edo mugikortasun murriztua duten pertsonak.
Udaleko eta udalerriko maila guztietan berdintasun politiken garapena sustatzea, I Berdintasun Planaren bitartez.
- Gizarte Larrialdietarako.
- Gizarte beharrak artatzeko.
- Drogomenpekatasunen eta beste adikzio batzuen errehabilitaziorako.
- Garapen bidean diren herrialdeentzako.
- Gizarte eremuan beren jarduerak garatzen dituzten elkarteentzako.
- Jubilatuen elkarteari beren jarduera garatzeko.
- Ura, zaborra eta estoldak hornitzeko.
- Kirol-aisialdi arloko eta egoera fisikoa eta osasuna hobetzeko ikastaroak (fitness,spining,aerobic...)
- Instalazioak eta azpiegiturak alokatzea eta lagatzea.
- Kirolarekin eta eskola kirolarekin lotutako diru-laguntzak eta elkarlanerako hitzarmenak.
- Udal kirol instalazioak:(Pintore, 1 / 943 00 83 28)
- Kiroldegiko eta udal frontoiko oinarrizko zerbitzuak
- Udaran, udaleku irekiak
- Gurasoei zuzendutako prestakuntza saioak.
- Diru-laguntzak eta elkarlanerako hitzarmenak.
- Ludoteka: (Aranzubi z/g, / 943 00 98 50)
- Adin txikikoentzako hezkuntza eremua, espezializatutako hezitzaileek gidatutako jarduerekin.
- Gaztelekua: (San Juan, 38 / 943 33 39 72)
- Nerabeentzako hezkuntza eremua, jolas eta pedagogia jarduerekin.
- Gazteentzako informazio puntua: (Idiazabal, 13 / 943 33 39 73)
- Gazteentzako informazioa eta aholkularitza gai hauetan: lana, ikasketak, sexualitatea, etab.
- Bidaietarako liburutegia edo “Bidaiateka”: aholkularitza eta informazioa.
Kultur, kirol eta aisialdiko programazioa (antzerkia, dantza, musika, zinema, erakusketak, lehiaketak, festak, txapelketak, herri lasterketak, etab.)
Diru-laguntzak eta elkarlanerako hitzarmenak.
- Lekaio Kultur Etxea
- Biltzeko leku bat da. Bertan, urnietarrek beharrezko baliabideak eskura ditzakete, komunikazioaren, informazioaren, ikaskuntzaren, astialdiaren eta sormenaren esparruko beharren inguruan dituzten kezkak, proiektuak eta ekimenak garatzeko, dela banaka dela taldean.
- Arte grafiko-plastiko eta eszenikoen ikastaro eta tailerrak (pintura, eskulanak, argazkilaritza, ...)
- Instalazioak eta azpiegiturak alokatzea eta lagatzea (bilerak, erakusketak, ...)
- Liburutegia: 943 00 83 40 Dokumentuen kontsulta eta liburutegi arteko mailegua eta irakurketaren sustapena
- Sarobe Arte Eszenikoen zentroa
- Sarobe Arte eszenikoen gunea diziplina anitzeko zentro bat da, arte eszenikoen esparruko beharrei erantzuteko sortua. Azpiegitura moldagarriak eta espazio funtzionalak eskaintzen ditu profesional eta herritarren zerbitzura.
- Azpiegituren alokairua eta lagapena arte eszenikoen ekoizpenerako (dantza aretoak, antzerkia, zinema...)
- Dantza tradizionalaren eta garaikidearen eta antzerkiaren sustapena
- Ongizaterako eta osasunerako ikastaroak (pilates, yoga, ...)
Arautu gabeko musika irakaskuntza, banakakoa eta taldekoa, maila guztietan: instrumentua, musika-lengoaia, musika tailerra (matrikulak maiatza ekainean)
Hezkuntza administrazioarekin ordezkaritza erakunde gorenean parte-hartzea eta elkar-lanean aritzea, hezkuntza zentro publikoak mantentzeko.
Hezkuntza administrazioarekin ordezkaritza erakunde gorenean parte-hartzea eta elkar-lanean aritzea, hezkuntza zentro publikoak mantentzeko.
- Urnietako Udaleko Euskara sailaren helburua da Urnietan euskararen erabilera normalizatzeko bidean urratsak ematea, horretarako planak eta egitasmoak diseinatuz eta aurrera eramanez.
Eginkizun honetan bi jardunbide nagusi ditugu: alde batetik, udala bera (administrazio barruko euskararen erabilera-plana da tresna nagusia), eta bestetik, udalerriko gainerako esparruak, hau da, irakaskuntza, familia, euskalduntze-alfabetatzea, aisia, kirola, teknologia berriak, lan mundua, kulturgintza, hedabideak, etab. - Euskara sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak eta programak (Euskaltegietarako bekak, Helduentzako Hezkuntza, saltoki eta enpresetako idazpuruak).
- Euskararekin lotutako jardueretarako, ikastetxeak eta guraso elkarteak diruz laguntzea.
- Testu laburren itzulpena edota zuzenketa eta hizkuntza aholkularitza (terminologia, onomastika, etab.)
- Fitxategiak eta estekak
- Euskaltegiko matrikularako laguntzak
- Euskararen ezagutza egiaztagirien arteko baliokidetzak
- Euskaltegiko bidaietako laguntzak
- EUSTAT hainbat estatistika
- Euskararen kale erabileraren neurketa 2011
- Euskararen kale erabileraren neurketa 2006
- Euskararen kale erabileraren neurketa 2001
- Euskarazko produktuen katalogoa
- Buruntzaldea
Udalerriaren hirigintza garapena zuzentzea eta hirigintza gaietan indarrean dauden xedapenak bete daitezen zaintzea. Informazioa ematea eraikuntza lizentzien, eraberritzeen, konponketen, jardueren, obra txikien, eta abarren gainean.
Zoladuren mantenua eta kontserbazioa espaloietan, plazetan, oinezkoen eremuetan, haur parkeetan, bideetan eta hiri altzarietan.
Espazio publikoa egoki mantentzea (kaleak, parkeak, zelaiak, industria-poligonoak,...) garbiketa eta osasun aldetik.
Hiri hondakin solido mota guztiak tratatzeko edota deuseztatzeko gaikako bilketa eta garraioa.
Bolumen handiko hondakinen bilketa: astelehenero 17:00etatik aurrera.
Udal zelai-guneen mantenua eta kontserbazioa.
Eguneroko zerbitzua larunbat, igande eta jaiegunetan izan ezik.
Espazio publikoaren argiztapena eta bere instalazioen mantenua eta kontserbazioa.
Ur edangarriaren hornikuntza eta hondakin eta euri uren saneamendua bermatzea.
Ehorztea, hilobitik ateratzea eta berriz ehorztea; hilerriaren mantenua eta kontserbazioa eta informazio- eta administrazio-izapideen eskariak artatzea.