Elkarteak

TXANBOLIN TXISTULARI BANDA

Txabolin

Herriko txistulari bandak euskal musika tradizionala garatu eta sustatzen du, eta, zehazki, txistu Bandak 10-15 kide ditu, denak musikari amateurrak. Antolatzen dituzten edo parte hartzen duten ekintzen artean honako hauek daude: jaietako preludioa, dianak jaietan eta egun seinalatuetan, kalejirak eta abar. Gainera, elkarlanean aritzen dira dantza taldeekin eta herriko beste talde batzuekin, kontzertuetan, emanaldietan eta, berriki, Marizulo eta Urnieta’59 ikuskizunetan.

AURRERA GURE AMETSA DANTZA TALDEA

Dantza taldea

1999an guraso talde bat udaleko kultura zinegotziarekin bildu zen eta dantza tradizionalen talde bat sortzeko asmoa azaldu zion. Taldea adin mugarik gabekoa eta herri guztiari zabaldutakoa izango zen eta jarraipena emango zion euskal dantzen irakaskuntzari eta, ondorioz, gure kultura mantentzen eta sustatzen lagunduko zuen. Horrela sortu zen Aurrera Gure Ametsa dantza taldea. ” (Aurrera Gure Ametsa 1999-2009 liburutik ateratako pasartea). Herrian bertan eta herritik kanpo egindako emanaldiez gain, Jalgi Plazara jaialdia antolatzen du herrian.

EGAPE DANTZA TALDEA

Egape dantza taldea

Euskal dantza tradizionala sortu eta garatzen du, bere alderdirik berritzaileenean, hau da, dantza tradizionala oinarritzat hartuta, gure garaietatik hurbilago dauden koreografiak garatzen ditu. Egape ikastolako eskolaz kanpoko jardueren ondorioz sortu da taldea, eta zuzendaria Edu Muruamendiaraz koreografoa da. Gaur egun taldeak Urnieta Dantzan jaialdia antolatzen du, eta Marizulo eta Urnieta’59 ikuskizunetan parte hartu dute.

  • Sortze urtea: 2007
  • Jarduera: dantza tradizional-garaikidea.
  • www.egape.org

XOXOKAKO GOIBURU AUZOKO BIZILAGUNAK

Elkarte honek herriko auzorik garrantzitsuenetako bateko bizilagunak biltzen ditu. Beren egoitzan, Xoxokako eskola zaharrean, programazio soziokultural askotarikoa antolatzen dute urtean zehar, eta, horrez gain, Xoxokako jaiak ere antolatzen dituzte, urriko bigarren astean.

  • Sortze urtea: 2008
  • Jarduera: hainbat.

CLUB DE HABITANTES DE INSMOUTH ROL ELKARTEA

CLUB DE HABITANTES DE INSMOUTH ROL ELKARTEA

Habitantes de Innsmouth klubaren helburua da herrian rol jokoak garatzea eta sustatzea. Taldeko kideak gazteak dira. Maiatzaren hasieran rol jardunaldiak egiten dituzte, eta, bertan, rol partidak eta modalismo lantegiak antolatzen dituzte. Horretaz gain, klubeko kideek probintziako zenbait herritan antolatzen dituzten rol jardunaldietan parte hartzen dute.

  • Sortze urtea: 1994
  • Jarduera: rol jokoak

URDANBOR ELKARTEA

URDANBOR ELKARTEA

Elkarte honen helburua danborrada tradizionalaren emanaldia eta desfilea antolatzea da. Talde honen egun handia irailaren 29a izaten da (San Migel), eta egun hori ospatzeko, desfile bat antolatzen dute herriko kaleetan, eta beren danborrak jotzen dituzte, Raimundo Sarriegi donostiar musikagilearen martxan erritmora.

  • Sortze urtea: 2001
  • Jarduera: danborrada

TOMAKANDELA SALSA COMUNITY ELKARTEA

TOMAKANDELA SALSA COMUNITY ELKARTEA

Dantza elkarte bat da, eta beraren helburua dantza latindarrak sustatzea eta garatzea da (salsa, rumba, cha-cha-cha eta abar).

  • Sortze urtea: 2007
  • Jarduera: dantza latindarrak

EGAPEDANBOR

Elkarte honen helburua haurren danborrada emanaldia eta desfilea antolatzea da. Sanmiel jaietan desfile bat antolatzen dute herriko kaleetan, eta beren danborrak jotzen dituzte, Raimundo Sarriegi donostiar musikagilearen martxan erritmora.

  • Sortze urtea: 2010
  • Jarduera: danborrada

ON BOSKO MUSIKA BANDA ETA DULTZAINEROAK

  • Sortze urtea: 2015
  • Jarduera: musika

ZANPATUZ

ZANPATUZ

Mendi elkarte bat, mendi zaletasunak izan duen berpizteari bultzada emateko. Lasterketa herrikoiak, mendi lasterketak eta beste hainbat ekintza burutzeko asmoa dute.

  • Sortze urtea: 2014
  • Jarduera: Mendia

BELAXEN

  • Sortze urtea: 2015
  • Jarduera: Artisautza

ADARRA JUDO ELKARTEA

Judo-a. Ikastaroa Urnietako Udal Kirol Instalakuntzetan ematen da.

  • Sortze urtea: 2008
  • Jarduera: Judoa

IZURDE GIMNASIA ELKARTEA

IZURDE GIMNASIA ELKARTEA

Gimnasia Artistikoa. Ikastaroa Urnietako Udal Kirol Instalakuntzetan ematen da.

  • Sortze urtea: 2003
  • Jarduera: Gimnasia artistikoa

EGUZKI XAKE TALDEA

Xakea sustatzen du.

  • Sortze urtea:
  • Jarduera: Xakea

SANTA KRUZ EHIZTARI ETA ARRANTZALEEN ELKARTEA

Ehiza eta arrantza sustatzen dute herrian.

  • Jarduera: Ehiza eta arrantza

URNIETAKO KIROL ELKARTEA (U.K.E.)

URNIETAKO KIROL ELKARTEA (U.K.E.)

Kirol atal desberdinak kudeatzen ditu: Eskubaloia, Futbola eta Pilota

POXTA ZAHAR URNIETAKO GAZTE KOADRILAK ELKARTEA

poxtazahar

Gazte elkarte honek Urnietako hainbat gazte koadrila biltzen ditu. Urnietako gazte ugari ordezkatzeaz gain, elkarteak hainbat jarduera antolatzen ditu urtean zehar eta horietan parte hartzen du (gazte jaiak, inauteriak, rock eta DJ kontzertuak, herri bazkariak, herriko jaiak, bertsolarien emanaldiak, kirol lehiaketak eta abar), herriko gazteen bizimodua eta jarduera sustatzeko asmoz eta xedez. 

  • Sortze urtea: 2003
  • Jarduera: hainbat

BOSKO ANITZ AISIALDI TALDEA

BOSKO ANITZ AISIALDI TALDEA

Urnietako salestar ikastetxeko aisialdi talde honek 29 urte daramatza lanean, eta jatorrian ezarritako helburu berak ditu gaur egun ere. Hasieran salestarrek eramaten zuten dena, baina, urteak pasa ahala, kanpoko animatzaileak sartuz joan dira. Gaur egun aisialdi eta astialdiko hainbat jarduera egiten dituzte, hala nola gazte topagunea, txaranga, inauteriak eta On Bosco jaia.  

JOSTALEKU

JOSTALEKUA

Haurren aisialdian lan egiten duen elkartea

IÑISTORRA EUSKALTZALEEN BILTZARRA ETA AIURRI ASTEKARIA

IÑISTORRA EUSKALTZALEEN BILTZARRA ETA AIURRI ASTEKARIA

Urnietako talde honen helburu nagusia da urnietarren artean euskararen erabilera indartzea eta sustatzea. Talde honek sustatzen duen jarduera nagusia Aiurri astekaria da. Manuel Larramendi Kultur Bazkunarekin batera argitaratzen du, eta eskualdeko albisteak ematen ditu, euskara hutsean. Jarduera horretaz gain, taldeak euskararekin eta kulturarekin loturiko hainbat ekitaldi antolatzen ditu, hala nola Iñistor Jaia, San Tomaseko feria, Liburuaren Eguna eta euskarazko film laburren jaialdia.

URNIETAKO PARROKIAKO TALDEA

Urnietako parrokiari atxikitako talde honek katekesia ematen die herriko haurrei eta jaunartze ekitaldiak ere antolatzen ditu; horrez gain, ongintzako hainbat ekitaldi antolatzen ditu.

      • Jarduera: eliza

ARNASA ERRAUSTE PLANTAREN AURKAKO HERRI PLATAFORMA

Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak errausteko eraikin bat Donostia aldean ezartzeko hartu zuen erabakia geldiarazteko helburuarekin sortu zen talde hau. Horrez gain, hainbat ekitaldi antolatzen ditu herrian, hondakinen kudeaketaren, hirigintza plangintzaren eta ingurumenaren zaintzaren inguruan.

  • Sortze urtea: 2003
  • Jarduera: ingurumena

ETENETA GASTRONOMIA ETA KULTUR ELKARTEA

Gastronomia elkarte pribatua da, eta Idiazabal kalean du egoitza. Gainera, kultur ekitaldiak antolatzen ditu, hala nola kantu emanaldiak, haur festak eta abar; horrez gain, mendi irteerak ere antolatzen ditu.

  • Sortze urtea: 1997
  • Jarduera: gastronomia, mendia, kultura

DENDA BERRI - ERRETIRATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA

DENDA BERRI - ERRETIRATU ETA PENTSIODUNEN ELKARTEA

Herriko elkarte honek Urnietako erretiratuak eta pentsiodunak biltzen ditu. Kulturarekin eta aisiarekin loturiko hainbat ekitaldi antolatzen ditu pertsona nagusientzat; horrez gain, hitzaldiak, irteerak, jaiak, kultur astea, karta txapelketak, lantegiak eta bestelakoak antolatzen ditu.

  • Jarduera: hainbat

ADARRA-USABELARTZA ELKARTEA

Urnietako eta Andoaingo bailaretako nekazari eta abeltzainen elkartea da. Helburu nagusia da inguru honetako abeltzaintza sustatzea eta babestea, eta, batez ere, inguru honetan dauden hemengo animaliak babestea, batez ere betizuak.

  • Sortze urtea: 1996
  • Jarduera: nekazaritza eta abeltzaintza

ODOL EMALEEN ELKARTEA

ODOL EMALEEN ELKARTEA

Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak ordezkaritza bat du Urnietan. Odola nork bere borondatez ematearen alde lan egiten du. Bi hilean behin ateratzen dute odola, Urnietako osasun etxean.

  • Jarduera: osasuna eta elkartasuna
 

SUPER HACHE

SUPER HACHE

Behar bereziak dituzten haurren gurasoen elkartea. Gaixotasun berezien eta onkologikoen ikerketarako laguntzak lortzeko xedea dute.

  • Sortze urtea: 2014
  • Jarduera: gaixotasun bereziak
 

ON BIZI

ON BIZI

Urnietako merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkartea.

  • Jarduera: Merkataritza
 

PERUREKIN

PERUREKIN

Gobernuz kanpoko erakundea.

  • Sortze urtea: 2011
  • Jarduera: elkartasuna
 

JOVENES Y DESARROLLO

JOVENES Y DESARROLLO

Gobernuz kanpoko erakundea.

  • Sortze urtea: 2008
  • Jarduera: elkartasuna
 

TRIKITI TALDEA

TRIKITI TALDEA

Real Sociedad Futbol taldearen afizionatuen taldea.

  • Sortze urtea: 2012
  • Jarduera: kirola
 

MUXU GOXO ELKARTEA

muxu-goxo

Sexualitatea, intimitatea, higienea, eta abar gaien inguruko gaiak jorratzen ditu elkarte honek, gai hauen inguruan agertu daitezkeen zalantza edo kontsultak argituz. Proiektu honen atzetik amets bat dago, gure ingurua hobetzea, norberak bere burua ezagutzea eta zoriontsuago izatea. Taldean aditu oso prestatuak daude, Ginekologoa, sexologoa, psikologoa, hezitzaileak, eta abar.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika