bertan HERRITARREN ARRETARAKO BULEGOA

Atzera

5.14 Euskara Ikastaroetan matrikulatutako ikasleei diru laguntza emateko eskaera

Saila
Sustapena
Zer da / Zertarako da

Urnietako udalerrian erroldatuta dauden eta euskarazko ikastaroetan matrikulatuta

dauden ikasleei diru-laguntza emateko eskaera

Nork eska dezake?

Urnietako udalerrian erroldatuta dauden eta euskarazko ikastaroetan matrikulatzen diren ikasleek.

Aurkeztu beharreko agiriak

- Eskabide orria

- Eskatzailearen NANa

- Matrikula ordaindu dela egiaztatzen duen jatorrizko frogagiria.

- Euskaltegiaren ziurtagiria, eta, bertan, honako alderdi hauek jasota:

- Egindako maila edo mailak

- Maila horiek gainditu diren edo ez

- Matrikula zenbat ordaindu duen

- Asistentzia %-tan.

Non eskatzen da?

Aurrez aurre:

1.- Udaletxean (San Joan, 5, 20130 Urnieta)

  • Astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era

2.- Lekaio kultur etxean (San Joan z/g, Urnieta)::

  • Neguan:(09:00 -13:00 ; 16:00 -18:00 ostegunetan izan ezik)
  • Udan: (09:00-13:00)

Postaz:posta-bulegoetan, ziurtagiri irekiaren bidez.

Telematikoki: www.urnieta.eus

Zenbat kostatzen da?

Dohainik

Prozeduraren epea
  • Zenbatetsitako epea: 15 egun
  • Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa:
Araudi aplikagarria

URNIETAKO UDALERRIAN KULTURA, EUSKARA, HEZKUNTZA, KIROL, HAURRERIA, GAZTERIA ETA AISIALDIKO JARDUERAK FINANTZATZEKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ARAUTEGIA.

Eskaera jaso ondoren jarraitu beharreko prozedura

1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.

2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria

   ematea.

3. Eskabidea Sustapenera bidaltzea.

Geroagoko izapideen laburpena

1. Sustapen Arloak dagokion txostena egitea.

2. Organo eskudunak ebazpena ematea.

3. Interesdunari jakinaraztea.

4. Kontu-hartzailetza Sailara bidaltzea.

Agiri lagungarriak

Eskaera orria 2018

Nork onartu behar du?

Tokiko Gobernu Batzarrak

Izapidetzeko ardura duen udal saila

Sustapen Arloa (Euskara Saila)

Informazioaren balioaldia
Oharrak

Eskatzaileak zerga betebeharrak egunean izan beharko ditu.

Laguntza jaso ahal izateko aurrekontuetan diru erabilgarria egon beharko du.

Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 1etik 31a arte.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika