Urnieta

Ongi Etorri Urnietara

Urnieta Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen udalerria da. Donostialdea eta Buruntzalde eskualdeetakoa da. Donostiatik 12 kilometrora kokatua dago. 22,4 km2-ko azalera du eta 6. 210 biztanle ditu.

Mugakide Hernani iparraldean eta ipar-ekialdean, Lasarte-Oria ipar-mendebaldean, Andoain mendebaldean eta hego-mendebaldean, eta Elduain hegoaldean ditu.

Urnieta oso ondo komunikatua dago, Lisboa – Madril – Paris europar ardatzaren ondoan eta Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotzen duen bidearen ondoan (Bilbo – Donostia – Iruñea – Zaragoza – Bartzelona); horrez gain, 100 km-ko erradioan gutxi gorabehera, bost aireportu daude: Loiu (Bilbo), Foronda (Gasteiz), Noain (Iruñea), Hondarribia (Donostia) eta Biarritz.

Urnietako herria mendiz inguratua dago, eta horietatik esanguratsuena Adarra mendia da, 819 metro garaikoa eta inguruko mendizaleek maiz bisitatzen dutena. Era berean, Adarra mendi tontorretik begiratuta inguruko herriak (Hernani, Donostia, Arano…) eta Kantauri itsasoa ikus daitezke. Gailurraren inguru gertuan eta inguruko mendietan hainbat harrespilen (Elurzulo, Mulisko gaina…) eta  trikuharrien (Otsolepo, Pozontarriko lepoa…) aztarnak daude. Denak Adarrako estazio megalitikoa deritzonaren baitan, Kultura Ondare gisa Monumentu Multzo izendatuak.

HERRIA ZER IKUSI BALIABIDEAK

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika