Sailak

ARLOAK

Udal sailak 3 arlo nagusi hauetan banatuta egongo dira legegintzaldi honetan:

ANTOLAKUNTZA LURRALDEA HERRITARGOA

 

ANTOLAKUNTZA

armarria

IDAZKARITZA

Idazkaritza sailaren eginbehar  garrantzitsuenak lege-aholkularitza eta fede publikoa ematea dira; hau da, udaleko kideei udalak bere jardueran bete beharreko lege baldintzak zeintzuk diren adierazi eta, bestalde, udal egintza eta erabakien fede ematea.

Horrez gain, Idazkaritza sailak, langileria, kontratazioa eta arreta zerbitzuak ere bere gain hartzen ditu.

Funtzioak:
  • Lege aholkularitza ematea.
  • Fede publikoa ematea; ziurtagiriak eginez.
  • Udal organoen deialdiak egin eta bileren aktak hartzea.
  • Arreta zerbitzua: Bertan bulegoa.
  • Agirien sarrera-irteera erregistroa.
  • Udal kontratazioaren izapidetzea.
  • Udal langileriaren kudeaketa.
  • Biztanleen errolda kudeatzea.
  • Udal artxiboa kudeatzea.
  • Udal informatika zerbitzuaren kudeaketa.
Zerbitzuak:
  • Bertan: herritarren arreta zerbitzurako bulegoa.
  • Artxiboa: udal artxiboa herritarren eskura.al informatika zerbitzuaren kudeaketa.

ARDURADUN POLITIKOA: Mikel PAGOLA

IDAZKARIA: Mateo ASTIGARRAGA

KONTAKTUA: bertan zerbitzua, San Juan plaza.

  943 008 000

  urnieta@urnieta.eus

armarria

KONTUHARTZAILETZA

Udal baliabide ekonomikoak kudeatzen ditu modu egonkor eta eraginkorrean, finantza-iraunkortasuna errespetatuz.

Zerbitzuak:
  • Aurrekontuaren osaketa.
  • Kudeaketa ekonomikoa
    • Sarreren kudeaketa (ordenantza fiskalak, kobrantzak eta beste).
    • Gastuen kudeaketa.
    • Aurrekontuz kanpoko sarrera eta ordainketak.
  • Kontu ematea eta fiskalizazioa.

ARDURADUN POLITIKOA: Maribel VAQUERO

KONTUHARTZAILEA: Aitziber ZURUTUZA

KONTAKTUA: bertan zerbitzua, San Juan plaza.

  943 008 000

  urnieta@urnieta.eus

LURRALDEA

armarria

HIRIGINTZA

Gure funtzioen artean ondokoak daude:
  • Udalerriaren hirigintza-garapena antolatzea eta hirigintza alorrean indarrean dauden legezko neurriak betetzen direla zaintzea.
  • Espaloietan, plazetan, oinezkoen eremuetan, haur-parkeetan, bideetan, hiriko hornigarrietan eta udal berdeguneetan zoladurak mantentzea, kontserbatzea eta garbitzea.
  • Hondakinen gaikako bilketa, tratamendu egokia, birziklapena eta berrerabilpena erraztea.
  • Kontsumorako ur-hornidura baldintza egokietan bermatzea, baita ur zikinen eta euri-uren hustuketa ere.
  • Hilerriaren mantenua, kontserbazioa eta izapidetzeak egitea.
Zerbitzuak:
  • Hirigintza.
  • Espazio publikoa mantentzea eta kontserbatzea
  • Bide-garbiketa.
  • Hondakinen bilketa.
  • Parkeak, zelaiak, eremu berdeak.
  • Argiztapen publikoa.
  • Ur edangarria hornitzea eta saneamendu sistema.
  • Hilerria.

ARDURADUN POLITIKOA: Jorge SEGURADO

ARKITEKTOA: Aitzpea LAZKANO

KONTAKTUA: bertan zerbitzua, San Juan plaza.

 943 008 000

 urnieta@urnieta.eus

HERRITARGOA

armarria

GIZARTEKINTZA

Gizartekintza sailak herri osoari zuzendua dagoen udal zerbitzua da, eta bereziki, beharrak nahiz beren bizitza proiektuaren garapen autonomoa garatzen duten pertsonei, familiei eta taldeei zuzendutakoa.

Funtzioak:
  • Baliabide sozialei eta gizarte babeseko beste sistema batzuei buruzko informazioa.
  • Adierazitako egoerei eta eskaeren buruzko balorazio diagnostikoa.
  • Adierazitako behar egoerari egokitutako gizarte baliabideetaranzko aholkularitza eta orientazioa, eta hala badagokio, beste zerbitzu espezializatu batzuetaranzkoa, hala nola:
    • Laguntza psikologikoa tratu txar eta babesgabezia egoeretan.
    • Teleasistentzia zerbitzua, eguneko zentro eta egoitzak adineko pertsonentzat.
  • Izaera pertsonaleko arreta edota etxez etxekoa pertsona hauentzat:
    • Hirurogei urtetik gorako pertsonak, beren autonomia pertsonalean arazoak dituztenak.
    • Ezgaitasun edo minusbaliotasunen bat duten pertsonak, beren autonomia pertsonalean zailtasunak dituztenak.
    • Beren familiek beharrezko zaintza eta arreta eman ezin dieten adin txikikoak.
  • Mendeko pertsonak zaintzen dituzten pertsonei babesa.
  • Adineko pertsona autonomoentzat edo mendekotasun arina dutenentzat ostatu eta ikuskaritza zerbitzua.
  • Babes eta gizarte-hezkuntzako esku-hartze zerbitzuak (kale-hezitzaileak), 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak, prebentzio ikuspegi komunitariotik.
  • Nekazal eremurako egokitutako garraio zerbitzua.
  • Gizarte integrazioa edota autonomia errazten duten udal izaerako laguntza ekonomikoen tramitazioa eta eskurapena.
  • Berdintasun politikaren garapena sustatzea udal mailan, erakundean berdintasun printzipioa ezar dadin eta funtziona dezan azpimarratuz, herritarren sentsibilizazio eta kontzientziazioarekin batera.
  • Parte-hartzearen eta gizarte inklusioaren sustapenerako diru-laguntzak, gizarte-zerbitzuen alorrean.
  • Garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza egiteko diru-laguntzak.
Zerbitzuak:
  • Gizarte babes alorrean informazioa, balorazioa eta orientazioa
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua
  • Telelaguntza zerbitzua.
  • Adinekoentzako babestutako pisua
  • Zailtasun egoeran dauden adin txikikoak dituzten senideei babesa
  • Nerabeentzako Zerbitzuak
  • Aitortutako minusbaliotasuna duten adin txikikoen senideei babesa
  • Garraio egokituko zerbitzua nekazal eremuan
  • Genero berdintasunaren sustapena
  • Babesa laguntza ekonomikoaren bitartez
  • Etxetik irteten laguntzeko eta garraio egokituko ATERA zerbitzua herrigunean

ARDURADUN POLITIKOA: Mikel PAGOLA

ARDURADUN TEKNIKOA: Itziar OLAZABAL

KONTAKTUA: bertan zerbitzua, San Juan plaza.

Aurretiko hitzordua eskatuta udal gizarte zerbitzuen bulegora bertaratuz

 943 008 000

  urnieta@urnieta.eus

armarria

GIZARTE SUSTAPENA ETA GARAPEN PERTSONALA

Eremu hau kultura, euskara, kirol, haurreria eta gazteria sailek osatzen dute.

Gure erantzukizuna da kirol jarduna bultzatzea, festak dinamizatzea, euskara sustatzea, kultura dinamikak eragitea eta musikarekiko, irakurketarekiko eta arte eszenikoekiko gustua piztea, hau da, herritar aktibo eta osasuntsuak bultzatzea.

Funtzioak:
  • Kultura, kirola, euskara eta aisialdiko programazioa osatzea.
  • Udal Jaien antolaketa.
  • Hezkuntza administrazioarekin elkarlana.
  • Dirulaguntzen eta elkarlanerako hitzarmenen kudeaketa.
  • Osasun, heziketa eta  ongizaterako ikastaroen eskaintza.
  • Musika ikastaroen eskaintza.
  • Instalazioak eta azpiegiturak alokatzea eta lagatzea.
  • Arreta zerbitzua.
  • Euskararen normalizazioa udal barruan zein udalerrian.
Zerbitzuak:
  • Lourdes Iriondo Musika Eskola
  • Sarobe Arte Eszenikoen Zentroa
  • Lekaio Kultur Etxea
  • Liburutegia
  • Katalogoaren kontsulta
  • Kiroldegia eta igerilekua
  • Frontoia
  • Ludoteka
  • Gaztelekua
  • Gazteentzako Informazio Bulegoa
  • Eskola Kirola
  • Udalekuak
  • Gurasoentzako formazioa

ARDURADUN POLITIKOA: David ROSCO

ARDURADUN TEKNIKOA: Josune MAYOR

KONTAKTUA: bertan zerbitzua, San Juan plaza.

 943 008 000

 urnieta@urnieta.eus

armarria

UDALTZAINGOA

Udaltzaingoaren egin behar garrantzitsuena herritarren segurtasuna eta bide segurtasuna bermatzea da. Horrez gain, Larrialdi egoeretan artatu eta orientazioa eman eta espazio publikoen edozein gorabehera aipagarri artatu eta bideratu elkarbizitzaren edo zerbitzu publikoek kaltetzen baditu.

Funtzioak:
  • Herritarren segurtasunaren prebentzio eta zaintza orokorra
  • Herri-guneko zirkulazioa antolatu zirkulazio arauetan esaten denaren arabera
  • Lege, ordenantza, bando eta gainerako udal-xedapen eta ekintzetan lotutako lan administratibo-poliziala egin
  • Polizi-auzi zereginetan parte hartu kausa polizialetako unitateei lagunduz
  • Istripuak, hondamendiak edo ezbeharrak gertatzen direnean laguntza eman eta larrialditarako planak kudeatu eta esku hartuz.
Zerbitzuak:
  • Kaleen utzitako animalien kudeaketa
  • Galdutako gauzen kudeaketa
  • Obrak eta kalea okupatzearen kontrola
  • Bitartekotza herritarren arteko gatazkatan
  • Kalean baztertutako ibilgailuen kudeaketa
  • Arriskutsuak izan daitezken txakurren baimenen tramitazioa
  • Aire konprimituko armen txartela ( A eta B mota 4. kategoria)
  • Salaketen tramitazioa
  • Lapurtutako edo galdutako gauzen eta dokumentazioaren ziurtagiriak

Lapurretei buruzko aholkuak eta gomendioak

ARDURADUNA: Mikel PAGOLA

ARDURADUN TEKNIKOA: Mikel UNANUE

KONTAKTUA: San Juan plaza, 5.

ORDUTEGIA:

Astelehenetik ostegunera: 07:30etatik 22:00etara

Ostiraletik igandera: 24 ordu

 943 008 090

 092

  udaltzain@urnieta.eus

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika