Alkatea

Mikel  Pagola  Tolosa ALKATEA (EAJ-PNV )

Mikel Pagola Tolosa

Alkatearen Agurra

Ongi etorri Urnietako Udalaren web-gunera. 

Teknologia berriek eskaintzen diguten aukera paregabeaz baliatuz, Urnietako herritarrez gain, Urnietari buruz edozein motatako informazioa eskuratu nahi duten erabiltzaile orori eskaintzen diegu web-orri hau.
 
Urnietako Udalaren web-orrialdea, Udalak herritarrekin duen harremana eta komunikazio zuzena errazteko baliabide gisa ulertu behar dugu. Udaleko ordezkariek herritarren parte hartzea eskatzen badugu, derrigorrez herritarrak udalean egiten diren gauzen jakitun izan behar dute eta bide horretan web-orriak funtzio garrantzitsua beteko du.
 
Bai Udalarentzat, bai herritarrentzat erabilgarria eta onuragarria izatea nahi dudan baliabide hau erabiltzera animatuz agurtzen zaitut.

Alkatearen egutegia

 
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika