aurrekontuak_eu

Urnietako Udalak gardentasunaren bidean urratsak ematen jarraitzen du, eta, hala, aurrekontuaren gauzapena herritarren eskura jarriko du.

Horretarako, hilabetero aurrekontuaren datuak eguneratuta edukiko dituzten 3 txosten ipiniko ditu ikusgai. Batek, Udalaren datuei egingo die erreferentzia; besteak, Kulturnietari; eta, hirugarrenak berriz, Urnieta Eraikiri.

Txosten horietako bakoitzak 3 atal izango ditu:

  1. Partida: Zertara bideratzen den dirua.
  2. Behin betiko aurrekontua: Partida bakoitzera zenbat diru bideratuko den urtean.
  3. Onartutako obligazioak: Partida bakoitzerako zehaztutako diru kopuru osotik zenbat gastatu den hilabete horretara arte.

AURREKONTUA 2018KO IRAILA BITARTE

 

 

 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika