Parte hartuz 2019

2018ko  parte  hartze  prozesuan  hautaturiko  11  hobekuntzetatik  10  burutu  dira

2018ko parte hartze prozesuan hautaturiko 11 hobekuntzetatik 10 burutu dira

2018. urteko parte hartze prozesura bideraturiko 125.000 euroak herritarrek proposaturiko 11 hobekuntzetara bideratzea erabaki zen, eta horietatik 10 gauzatu dira. Hauek dira egin diren 10 hobekuntzak: 1. Txoritagaindik Salestarretara doan bidea konpondu da. 2. Txakurrak ibiltzeko leku bat egokitu da. 3. Lore gehiago landatu dira herriko puntu desberdinetan. 4. Belandi-Akan kalean ibilgailuen abiadura mantsotzeko kojin berlinesak jarri dira. 5. Lizardi 1-3ko atzeko partean dagoen espazioa hobetu da: eremua asfaltatu da, […]

171  galdetegi  jaso  dira  parte  hartze  prozesuan

171 galdetegi jaso dira parte hartze prozesuan

Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat jarri zuen martxan urtarrilean 2019. urteko aurrekontuan barneraturiko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek izan zuten haien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten zituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak aurkezteko aukera urtarrilaren 8tik urtarrilaren 28 bitarte. Bada, epe horretan, 171 galdetegi jaso dira. Horietatik 56 urtarrilaren 18an eta 19an jarri ziren informazio karpetan, 52 herriko puntu desberdinetan […]

Gerturatu  parte  hartze  prozesuko  informazio  karpara

Gerturatu parte hartze prozesuko informazio karpara

2019ko parte hartze prozesuko informazio karpa martxan da. Goizean Etxeberri plazan egon da eta jende dezente gerturatu da proposamenak egitera eta zalantzak argitzera. Gaur arratsaldean karpa Guria tabernaren inguruan izango da 17:00-20:00 bitartean, eta bihar berriz, kiroldegiaren kanpoaldean 10:00-14:30 bitartean.

Parte  hartze  prozesuko  informazio  karpak  urtarrilaren  18an  eta  19an

Parte hartze prozesuko informazio karpak urtarrilaren 18an eta 19an

2019ko aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko parte hartze prozesu bat abiatu du Urnietako Udalak. Urtarrilaren 10ean prozesuaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpen publikoa egin ostean, eta urtarrilaren 7an herritar guztiei informazio liburuxkak etxeetara bidali eta gero, proposamenak aurkezteko fasean murgilduta dago prozesua. Horretarako epea urtarrilaren 8an ireki zen, eta urtarrilaren 28an amaituko da. Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek aurkez ditzakete proposamenak. Informazio karpak urtarrilaren 18an eta 19an Herritarrek dituzten […]

Parte  Hartze  prozesua  aurkeztu  da  Lekaion

Parte Hartze prozesua aurkeztu da Lekaion

2019ko parte hartze prozesua aurkezteko bilera publikoa burutu zen atzo arratsaldean Lekaion herritarren aurrean. Aurkezpenean, Mikel Pagola alkateak eta Jorge Segurado Lurraldeko zinegotziak besteak beste azaldu zuten, herritarrek zein epe izango duten haien proposamenak aurkezteko, proposamen horiek balekoak izateko zein baldintza bete beharko dituzten, eta nortzuk izango duten parte hartzeko aukera. Bestalde, aurreko urteko parte hartze prozesura bideraturiko 125.000 euroak 11 hobekuntzetara bideratzea erabaki zen eta egindakoaren gaineko azalpenak ere […]

Parte  hartze  prozesu  berri  bat  aurrekontuko  150.000  euro  zertan  gastatu  erabakitzeko

Parte hartze prozesu berri bat aurrekontuko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko

Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat jarri du martxan 2019ko aurrekontuan barneratuta doazen 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko. Hala, herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera dute. Prozesuaren nondik-norakoak azaltzeko aurkezpen publikoa egingo du Udalak Lekaion urtarrilaren 10ean herritarren aurrean, atzo berriz, herriko etxe guztietara informazio liburuxkak bidali ziren, horien barruan proposamenak idazteko erabili beharreko orriak daudelarik, eta dagoeneko […]

Parte  Hartuz  2019:  aurkezpen  publikoa  urtarrilaren  10ean,  19:00etan,  Lekaion

Parte Hartuz 2019: aurkezpen publikoa urtarrilaren 10ean, 19:00etan, Lekaion

Urnietako Udalak legegintzaldi hasieratik egin zuen herritarrei hitza emateko eta parte hartze kultura errotzearen aldeko apustua eta 2019an jarraipena emango dio bide horri parte hartze prozesu berri batekin. Oraingoan, herritarrek beraien auzo eta kaleetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzetarako baliatuko dira 2019ko aurrekontuko 150.000 euro inguru. Horretarako, bakoitzak herrian ikusten dituen gabeziak aintzat hartuta proposamenak egiteko aukera izango du Prozesu guztiaren funtzionamendua azaltzeko aurkezpen publiko bat egingo du […]

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika