euskaraldia

Euskaraldiko  txapen  banaketa

Euskaraldiko txapen banaketa

Ate joka dugu jada Euskaraldia, izan ere, ostiral honetan emango zaio hasiera. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte euskaraz egitea izango da erronka. Parte hartzen duten pertsonek txapa bat eraman beharko dute epe horretan jokatzen duten rolaren arabera. “Ahobiziek” ezpain batzuen irudia izango dute txapan eta “Belarriprest” direnek berriz, belarri baten irudia. Ondorengo egun, leku eta orduetan jaso daitezke txapak ostiralera bitarte: Goizez: asteartetik ostiralera Gazte Informazio Bulegoan (Idiazabal kalean, KZgunearen […]

Euskaraldiaren  festa  ospatu  da  Urnietan

Euskaraldiaren festa ospatu da Urnietan

Euskaraldiaren kultur ekintza nagusia ospatu zen atzo Urnietako San Joan plazan. Egunari goizeko 11:00etan eman zintzaion hasiera Plazido Muxika plazatik irten zen buruhandien kalejirarekin. 12:00etan berriz, Egape dantza taldeak koreografia bat eskaini zuen San Joan plazan, eta ondoren, pintxo-poteaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Gero, bertsolarien txanda iritsi zen, eta orain arte osatu diren hamaikako guztien aurkezpen ekitaldia ere burutu zen. Jende dezente izan zen San Joan plazan eta giro […]

Euskaraldiko  kultur  ekintza  nagusia  azaroaren  18an

Euskaraldiko kultur ekintza nagusia azaroaren 18an

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Horretarako, azaroa eta abendua bitartean 11 egunez euskaraz hitz egitea izango da erronka, azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, hain zuzen ere. Ekimena antolatze aldera lanean dihardu Urnietako Euskaraldiaren batzordeak udaraz geroztik. Ordutik hainbat ekimen burutu dituzte Euskaraldia ezagutzera emateko eta herria girotzen joateko. Aurrera begira ere beste zenbait ekintza antolatu dituzte, kultur ekintza nagusia igande honetan, azaroaren 18an, ospatuko delarik. Egunari […]

Manex  Alday:  “urteko  365  egunetan  euskara  entzutea  eta  erabiltzea  nahi  dugu”

Manex Alday: “urteko 365 egunetan euskara entzutea eta erabiltzea nahi dugu”

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Izan ere, euskararen ezagutza altua izan arren, gaztelaniara jotzen da testuinguru askotan. Urnietan esaterako, biztanleen %60,39 euskaldunak dira eta ia-euskaldunak berriz, %17,01. Erabilera datuak aztertuz gero ostera, %22koa soilik da. Beraz, zerbaitek huts egiten du, eta hain zuzen, harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta euskararen erabilera indartzea bilatzen du Euskaraldiak. Horretarako, azaroa eta abendua bitartean 11 egunez euskaraz egitea izango da […]

BIDEOAK:  Urnietako  hamaikakoari  egindako  elkarrizketak

BIDEOAK: Urnietako hamaikakoari egindako elkarrizketak

Euskaraldiko  izen  emate  mahaiek  aurrera  jarraitzen  dute

Euskaraldiko izen emate mahaiek aurrera jarraitzen dute

Euskaraldiko izen emate mahaiekin aurrera jarraitzen da eta astebururo egongo dira presente Urnietan azaroak 18 bitarte. Aste honetan urriak 26 ostirala zubitxo plazan egongo dira ipuin  kontalari batekin segidan gaztain jatea eginez. Ipuin kontalaria Apaxi izango da eta18:00etan hasiko da. Gaztain jatea berriz, 19:30ean. Xoxoka motor kirol klubak egingo duen Slalomean ere Euskaraldiko mahaiak ipiniko dira. Halaber, izen emateak online bidez euskaraldia.eus web orrian, kiroldegian,  kultur etxean, liburutegian, saroben eta ikastetxeetan egin […]

Euskaraldiko  izen  emate  mahaiak

Euskaraldiko izen emate mahaiak

Urnietako Euskaraldiko batzordeak mahaiak jarriko ditu asteburuetan Urnietako leku ezberdinetan. Aurreko asteburuan bezala San Juan plazan baserritar egunarekin bat, asteburu honetan Xoxokako festetan izango gara. Urriak 12 ostirala 12:00etatik 14:00etara eta urriak 14, igandea 12:00etatik 14:00etara eta 18.00etatik 20:00etara. #NIKEMANDUTIZENA #IZANAHOBIZI #IZANBELARRIPREST

Aurkeztu  da  Euskaraldiko  hamaikakoa

Aurkeztu da Euskaraldiko hamaikakoa

Urnietako  Euskaraldiko  hamaikakoaren  aurkezpena  irailaren  27an,  19:10ean  San  Juan  plazan

Urnietako Euskaraldiko hamaikakoaren aurkezpena irailaren 27an, 19:10ean San Juan plazan

Irailaren 27an San Miel jaien hasierarekin batera, Euskaraldiaren dinamika azaldu eta Urnietako Euskaraldiaren HAMAIAKOA aurkeztuko da. HAMAIKAKOAK euskaraldian parte hartu eta euskaltzale guztioi gonbita egiten dizue euskaraldiaren parte izan zaitezten. Ekitaldia 19:10ean  hasiko da San Juan plazan. Bertaratzeko gonbita egiten dizuegu. Gora Samielak!!! Egin ditzagun festak Euskaraz!!!

Euskaraldia  Urnietan

Euskaraldia Urnietan

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Euskaraldia antolatuko da Euskal Herri osoan, baita Urnietan ere. 11 egunez, euskaraz ulertzen eta hitz egiten dugunon artean euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dugu. Bi rol izango ditugu aukeratzeko: “Ahobizi” (ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren) eta “Belarriprest” (egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta, nahiz eta agian nik zuri batzuetan erdaraz erantzun). 11 egun horietan, parte hartzaileek txapa bat eramango dute, euren […]

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika