Albisteak

Eduardo  Alsasuak  irabazi  du  Urnietako  XXII.  Pintura  lehiaketa

Eduardo Alsasuak irabazi du Urnietako XXII. Pintura lehiaketa

Atzo ospatu zen Urnietako XXII.pintura lehiaketa eta Eduardo Alsasua izan zen irabazlea. Hauek izan ziren gainerako sarituak: Helduen kategoria (15 urtetik aurrera) saria: 750 € Eduardo Alsasua saria: 450 € Yulia Hryhoryeva lehen urnietarra: 300 € Ana Belen Atxaga Haurren kategoria (14 urte arte) saria: 100 € ko Elkarreko txartel trukagarria Ane Pacual saria: 50€ ko Elkarreko txartel trukagarria Uxue Estibariz

Urnietako  tren  geltokian  lurrazpiko  pasabidea  eraikitzeko  obrak  irailaren  24ean  hasiko  dira

Urnietako tren geltokian lurrazpiko pasabidea eraikitzeko obrak irailaren 24ean hasiko dira

Adifek Urnietako tren geltokian trenbide-mailan dagoen pasabidea kentzeko eta herritar guztiei irekitako lurrazpiko pasabidea eta igogailua eraikitzeko gauzatuko dituen obrak irailaren 24ean hasiko dira. Neurri horiekin asko hobetuko dira geltokirako irisgarritasuna eta segurtasuna. Gainera, igogailuak eta eskailerak nasen eremutik kanpo geratuko dira, hartara, geltokiko beheko pasabideak herritarrek erabiltzeko ere balioko dutelarik, herritarren igarobideko fluxuak, trenbideko bidaiarienekin nahastu gabe. Horrela, Udalak egindako eskariari erantzungo zaio, geltokiaren inguruko auzoak lotuta geratuz. Ezingo […]

Urnietako  Udalaren  ohiko  osoko  bilkura  irailaren  25ean,  19:00etan

Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura irailaren 25ean, 19:00etan

Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura ospatuko da hurrengo asteartean, irailaren 25ean arratsaldeko 19:00etan. Hau izango da eguneko gai-zerrenda: 2018ko uztailaren 24ko ohiko udalbatzarraren aktaren, eta 2018ko abuztuaren 1eko eta irailaren 7ko ez-ohiko udalbatzarren aktaren onarpena bidezkoa bada. 2018/08 zenbakidun kreditu aldaketa: kreditu gehigarriak. 2018/09 zenbakidun kreditu aldaketa: kreditu transferentzia. Alkatetza dekretuen berri ematea. (451- 625). Galdera-eskariak.

Hobekuntzak  mendiko  bideetan

Hobekuntzak mendiko bideetan

Mendiko bideetan hobekuntzak egiten ari da Udala lehenik makinarekin txukunduz eta ondoren asfaltatuz. Konpondu den bideetako bat Mozotegitik Mikelabiruntz doana da, kilometro inguru. Horretaz gain Agirieta baserrira doana ere hobetu da. Lan horiek 60.388 euroko kostua izan dute.

Ligoteo  sano  baterako  tailerra  Gaztelekuan  irailaren  21ean

Ligoteo sano baterako tailerra Gaztelekuan irailaren 21ean

Sanmiel jaiak gerturatzen ari diren honetan ligoteo sanoaren gaineko tailer bat antolatu du Gaztelekuak ostiral honetarako. Helburua 11-17 urte bitarteko nerabeekin ligoteoaren inguruan hausnartzea da: Nola ligatu dezakegu? Zer esan norbait gustuko degunean? Tailerra Harremanak elkartearen eskutik eskainiko da bi txandatan: LH6, DBH1 eta DBH2 17:00etan DBH3 eta DBH4 19:00etan

“Izoztutako  haizea  bezala”  antzezlanaren  aurrestreinaldia  Saroben  irailaren  26an,  19:00etan

“Izoztutako haizea bezala” antzezlanaren aurrestreinaldia Saroben irailaren 26an, 19:00etan

Tanttaka Teatroak “Izoztutako haizea bezala” antzezlana aurrestreinatuko du hurrengo asteazkenean Saroben. Eguna: irailak 26 Ordua: 19:00 Lekua: Sarobe Hizkuntza: euskara Prezioa: 5 euro Sarrerak salgai daude Sarobeko bulegoan eta egunean bertan emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago txarteldegian eskuratzeko aukera izango da. Halaber, sarrrerak online eros daitezke: Sinopsia: Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera […]

Sanmiel  jaietako  programa  aurkeztu  da

Sanmiel jaietako programa aurkeztu da

Gaur goizean aurkeztu dute 2018ko Sanmiel jaietako programa Mikel Pagola alkateak, David Rosco Gizarte Sustapen eta Garapen Pertsonaleko zinegotziak eta Gorka Iribar Kultura teknikariak. Aurtengo Sanmielak irailaren 27tik 30era ospatuko dira. Lau egun horietan Urnietako kaleak kolorez beteko dira eta ekintza mordoaz gozatzeko aukera izango dute bai urnietarrek eta baita inguruko herrietatik etorritakoek ere. Sanmiel jaiei hasiera irailaren 27an emango zaie Mielaren jaitsierarekin. Aurten, Jokin Lizeaga mendi lasterkari handiak izango […]

Euskal  Herriko  IV.  Sagardo  Txapelketa  Herrikoiko  finalaurrekoa  Urnietako  Batzokian  irailaren  22an

Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa Herrikoiko finalaurrekoa Urnietako Batzokian irailaren 22an

Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoia egingo da aurten laugarren urtez eta 4 finalaurreko eta finala izango ditu. Izen eman duten Euskal Herriko Sagardotegietako sagardoak afaltzera inguratzen diren guztien artean dastatu eta puntuatuko dira. Epaile izan nahi duten herritarrek afari txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik afalduaz egingo baita puntuaketa lana. Epaile edonor izan ahalko da. Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte Euskal Herriko IV. Sagardo Txapelketa […]

Euskaraldia  Urnietan

Euskaraldia Urnietan

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Euskaraldia antolatuko da Euskal Herri osoan, baita Urnietan ere. 11 egunez, euskaraz ulertzen eta hitz egiten dugunon artean euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dugu. Bi rol izango ditugu aukeratzeko: “Ahobizi” (ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren) eta “Belarriprest” (egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta, nahiz eta agian nik zuri batzuetan erdaraz erantzun). 11 egun horietan, parte hartzaileek txapa bat eramango dute, euren […]

III.  Auto  klasikoen  ibilaldia:  argazki  bilduma

III. Auto klasikoen ibilaldia: argazki bilduma

III. Auto klasikoen ibilaldia ospatu zen atzo Urnietan Xoxoka Motor Kirol Klubek antolatuta. Bertan duzue argazki bilduma.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika