Euskaraldia

Manex Alday: “urteko 365 egunetan euskara entzutea eta erabiltzea nahi dugu”

Manex Alday: “urteko 365 egunetan euskara entzutea eta erabiltzea nahi dugu”

Herritar euskaltzaleak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzea da Euskaraldiaren helburua. Izan ere, euskararen ezagutza altua izan arren, gaztelaniara jotzen da testuinguru askotan. Urnietan esaterako, biztanleen %60,39 euskaldunak dira eta ia-euskaldunak berriz, %17,01. Erabilera datuak aztertuz gero ostera, %22koa soilik da. Beraz, zerbaitek huts egiten du, eta hain zuzen, harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta euskararen erabilera indartzea bilatzen du Euskaraldiak. Horretarako, azaroa eta abendua bitartean 11 egunez euskaraz egitea izango da […]

BIDEOAK: Urnietako hamaikakoari egindako elkarrizketak

BIDEOAK: Urnietako hamaikakoari egindako elkarrizketak

Euskaraldiko izen emate mahaiek aurrera jarraitzen dute

Euskaraldiko izen emate mahaiek aurrera jarraitzen dute

Euskaraldiko izen emate mahaiekin aurrera jarraitzen da eta astebururo egongo dira presente Urnietan azaroak 18 bitarte. Aste honetan urriak 26 ostirala zubitxo plazan egongo dira ipuin  kontalari batekin segidan gaztain jatea eginez. Ipuin kontalaria Apaxi izango da eta18:00etan hasiko da. Gaztain jatea berriz, 19:30ean. Xoxoka motor kirol klubak egingo duen Slalomean ere Euskaraldiko mahaiak ipiniko dira. Halaber, izen emateak online bidez euskaraldia.eus web orrian, kiroldegian,  kultur etxean, liburutegian, saroben eta ikastetxeetan egin […]

Euskaraldiko izen emate mahaiak

Euskaraldiko izen emate mahaiak

Urnietako Euskaraldiko batzordeak mahaiak jarriko ditu asteburuetan Urnietako leku ezberdinetan. Aurreko asteburuan bezala San Juan plazan baserritar egunarekin bat, asteburu honetan Xoxokako festetan izango gara. Urriak 12 ostirala 12:00etatik 14:00etara eta urriak 14, igandea 12:00etatik 14:00etara eta 18.00etatik 20:00etara. #NIKEMANDUTIZENA #IZANAHOBIZI #IZANBELARRIPREST

Aurkeztu da Euskaraldiko hamaikakoa

Aurkeztu da Euskaraldiko hamaikakoa

Urnietako Euskaraldiko hamaikakoaren aurkezpena irailaren 27an, 19:10ean San Juan plazan

Urnietako Euskaraldiko hamaikakoaren aurkezpena irailaren 27an, 19:10ean San Juan plazan

Irailaren 27an San Miel jaien hasierarekin batera, Euskaraldiaren dinamika azaldu eta Urnietako Euskaraldiaren HAMAIAKOA aurkeztuko da. HAMAIKAKOAK euskaraldian parte hartu eta euskaltzale guztioi gonbita egiten dizue euskaraldiaren parte izan zaitezten. Ekitaldia 19:10ean   hasiko da San Juan plazan. Bertaratzeko gonbita egiten dizuegu. Gora Samielak!!! Egin ditzagun festak Euskaraz!!!

Euskaraldia Urnietan

Euskaraldia Urnietan

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte Euskaraldia antolatuko da Euskal Herri osoan, baita Urnietan ere. 11 egunez, euskaraz ulertzen eta hitz egiten dugunon artean euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dugu. Bi rol izango ditugu aukeratzeko: “Ahobizi” (ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren) eta “Belarriprest” (egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta, nahiz eta agian nik zuri batzuetan erdaraz erantzun). 11 egun horietan, parte hartzaileek txapa bat eramango dute, euren […]

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar tu navegación y realizar labores analíticas. Si continuas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes obtener más información en nuestra Política de Cookies.
Política Cookies