Emakumea Urnietan XX.mendean zehar

Emakumea  Urnietan  XX.mendean  zehar
Historian zehar emakumeek gizartean eta bere garapenean izan duten garrantzia ezkutatua izan da. Historia, maiuskulaz, gizonezkoek idatzi dutelako, eta familiaren, baserriaren eta herriaren bizitzan izan duten eginkizuna aitortu ez zaielako.
 
Ikerketa honen bidez, emakumeek kasu honetan XX. mendean izan duten egitekoa aitortu nahi du Udalak. Ez soilik herrian ezagunak izan diren horiena, baizik eta baita eguneroko bizitzan lan isila egin dutenena ere. Horregatik, Urnietako Udalak Eusko Ikaskuntzaren laguntzaren bidez aurkezten duen“XX. mendeko emakumeak Urnietan” izeneko lanean, gure herrian aurreko mendean emakumeek izandako bizi baldintzak, ardura eta jokabideak azaltzen dira.
 
Lekaio Kultur Etxeko Udal Liburutegian kontsulta dezakezue.
 

Deskargatu


Generoa: Liburuak
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email