Albisteak

Kotxeen  slalom  proba  ikusgarria,  urriaren  28an,  10:30ean,  Urnietako  Erratzu  industriagunean

Kotxeen slalom proba ikusgarria, urriaren 28an, 10:30ean, Urnietako Erratzu industriagunean

Urnietako III. Slalom proba jokatuko da urriaren 28an Urnietako Erratzu industriagunean 10:30etik aurrera. Xoxoka Motor Kirol Klubak antolatu du ekitaldia Udalaren laguntzarekin. Zirkuitua Erratzun jarriko da, Esnelat enpresaren aurrean dagoen aparkalekuan. Goizeko 9:00etatik aurrera iritsiko dira parte-hartzaileak, eta epaileek lehenik, autoek araudia betetzen dutela ikuskatuko dute. Egiaztapena burututa, proba hasiko da; lehen parte-hartzailea 10:30ean abiatuko da. Esnelaten aurreko parking-ean ezingo dira ibilgailu pertsonalak, ezta kamioiak aparkatu Proba horren ondorioz, Esnelat enpresaren aurreko […]

Silvia  Camio:  “Mendekotasun  egoeran  dauden  senitartekoak  zaintzen  dituzten  pertsonei  babesa,  informazioa  eta  prestakuntza  eskaintzen  dizkiegu”

Silvia Camio: “Mendekotasun egoeran dauden senitartekoak zaintzen dituzten pertsonei babesa, informazioa eta prestakuntza eskaintzen dizkiegu”

“Mendekotasun egoeran dauden senitartekoen zaintzaileentzako Laguntza Taldea” martxoan jarri zen abian, Urnietako Udalak antolatuta eta Donostiako “Lahar Elkargoak”, Esku-hartze Psikosozialerako Elkarteak gauzatzen duena. Taldean 10 emakumek hartzen duten parte, mendekotasun egoera desberdinengatik kaltetutako senitartekoen zaintzaileak: dementziak, iktusak, buruko osasun gaiak, adimen zailtasunak edo funtzionalak, etab. Lekaio Kultur Etxean elkartzen dira, hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean, 15:00etatik 17:00etara eta Silvia Camio psikologoak dinamizatzen du, gerontologian eta mendekotasun egoeretan aditua. Berarekin egon gara, […]

Elkarretaratze  jendetsua  eraso  matxista  baten  eraginez,  Asier  Niebla  Martinezen  hilketa  gaitzetsi  eta  arbuiatzeko

Elkarretaratze jendetsua eraso matxista baten eraginez, Asier Niebla Martinezen hilketa gaitzetsi eta arbuiatzeko

Elkarretaratze jendetsu bat egin da gaur eguerdian Urnietako San Juan plazan eraso matxista baten eraginez, Asier Niebla Martinezen hilketa gaitzetsi eta arbuiatzeko, Urnietako Udalak eta Asierren familiak elkarrekin antolatuta. Asier Niebla Martinez urriaren 11n hil zen bi hilabete koma egoeran egon eta gero,  abuztuaren 12ko zorigaiztoko goizaldean jasandako eraso matxista baten ondorioz. Erakundeen gaitzespena erabatekoa izan da gertaturikoaren aurrean. Urnietako Udalak adierazpen instituzional bat onartu zuen urriaren 12an goizean, eta […]

Elkarretaratze  bat  egingo  da  urriaren  20an,  12:00etan,  San  Juan  plazan,  eraso  matxista  baten  eraginez,  Asier  Niebla  Martinezen  hilketa  gaitzetsi  eta  arbuiatzeko

Elkarretaratze bat egingo da urriaren 20an, 12:00etan, San Juan plazan, eraso matxista baten eraginez, Asier Niebla Martinezen hilketa gaitzetsi eta arbuiatzeko

Elkarretaratze bat egingo da eraso matxista baten eraginez, Asier Niebla Martinezen hilketa gaitzetsi eta arbuiatzeko, larunbat honetan, urriaren 20an, 12:00etan, San Juan plazan Urnietako Udalak eta Asierren familiak elkarrekin antolatuta. Asier Niebla Martinez iragan ostegunean hil zen bi hilabete koma egoeran egon eta gero,  abuztuaren 12ko zorigaiztoko goizaldean jasandako eraso matxista baten ondorioz. Erakundeen gaitzespena erabatekoa izan da gertaturikoaren aurrean. Urnietako Udalak adierazpen instituzional bat onartu zuen urriaren 12an goizean, […]

Guraso  Eskolan  izena  emateko  epea  urriak  31  arte  zabaldu  da

Guraso Eskolan izena emateko epea urriak 31 arte zabaldu da

Guraso Eskola 0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoen hezitzaile papera indartzeko egitasmo bat da. Honen bidez gurasoen hezitzaile papera indartu nahi da, haien seme-alaben heziketari eta garapenari buruzko hausnarketa eta analisi pertsonala eginez. Landuko diren gaiek lotura izango dute adin ezberdinetako seme-alaben ezaugarriekin; heziketarako joerak eta jarraibideak, maitasuna, komunikazioa, garapenaren estimulazioa eta gatazken bideraketak, guraso bezala haien buruaz duten pertzepzioa nola hobetu, haien gaitasunetan duten konfiantza areagotu, eta eguneroko estresa […]

“Coco”  pelikula  ikusgai  urriaren  21ean,  17:00etan  Saroben

“Coco” pelikula ikusgai urriaren 21ean, 17:00etan Saroben

Igande honetan, urriaren 21ean, “Coco” pelikula eskainiko da Saroben. Emanaldia arratsaldeko 17:00etan izango da.  Sarrerak 4 euro balioko ditu.

Urnietako  antzerki  tailerrak  urriaren  19an  hasiko  du  ikasturtea,  oraindik  apuntatu  zaitezke!

Urnietako antzerki tailerrak urriaren 19an hasiko du ikasturtea, oraindik apuntatu zaitezke!

Urnietako antzerki tailerrean ikuskizun bat eszenaratzeko sorkuntza prozesuan hasieratik parte hartzeko aukera eskainiko da horretarako urrats guztiak emango direlarik: hasierako irakurketa, antzezlearen entrenamendua, pertsonaiak eratzea, eszena koadroak, entseguak eta jendeaurreko emanaldia. Tailerrak ostiral honetan, urriaren 19an hasiko du ikasturtea eta oraindik interesa dutenek apuntatzeko aukera dute. Klaseak ostiralero izango dira Saroben 18:30 – 20:30 bitartean.

Buruntzaldeko  11.  Ibilbideen  Eguna  urriaren  21ean

Buruntzaldeko 11. Ibilbideen Eguna urriaren 21ean

“Buruntzaldeko Ibilbideak” izeneko proiektuari esker, lehiatzeko ez den eta edozein publiko motarentzat egokia den jarduera fisikoa egiteko eta Buruntzaldea eskualdeko eta bere landa-ingurune naturala ezagutzeko aukera dugu. Bidezidor eta bideak ditugu (bost ibilbide daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz. Herrietan ibilbide-zati bakoitzaren inguruko trazatuak, profilak eta distantziak erakusten dituzten panelak […]

“KatapultaTour  Gipuzkoa”-ren  bitartez  antzerkia  eta  musika  ostiral  eta  larunbat  honetan  Saroben

“KatapultaTour Gipuzkoa”-ren bitartez antzerkia eta musika ostiral eta larunbat honetan Saroben

“KatapultaTour Gipuzkoa”-ren bitartez antzerkia eta musikaz gozatzeko aukera izango da astebukaera honetan Saroben. “KatapultaTour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, Gipuzkoako Foru Aldundiak  bultzatzen du eta bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea (gazteei arreta berezia emanez), eta Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea. Ostiralean (urriak 19) 19:30ean Saroben gaztelerazko bi mikroantzerki doan Anonidoren “AMOR BREVE” kale antzerkia Sinopsia: […]

Ipuin  kontaketa  urriaren  19an,  17:30ean  Lekaion

Ipuin kontaketa urriaren 19an, 17:30ean Lekaion

Urnietako Udaletxeko Kultura sailak irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu urritik abendura bitartean. Izan ere, aurreko ikasturtean antolaturikoek arrakasta handia izan zuten, eta ondorioz, jarraipena emango zaio ekimenari. Hain zuzen, ostiral honetan izango da lehenengo hitzordua: Urriaren 19an, 17:30ean, Lekaioko areto nagusian. Gainerako saioak ondorengo egun eta orduetan izango dira: Azaroaren 16an, 17:30ean, Lekaioko areto nagusian. Abenduaren 14ean, 17:30ean, Lekaioko areto nagusian. Kontaketa saioak 4 urtetik gorako haurrentzat izango dira eta Marisa […]

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika