Albisteak

2018ko parte hartze prozesuan hautaturiko 11 hobekuntzetatik 10 burutu dira

2018. urteko parte hartze prozesura bideraturiko 125.000 euroak herritarrek proposaturiko 11 hobekuntzetara bideratzea erabaki zen, eta horietatik 10 gauzatu dira.

Hauek dira egin diren 10 hobekuntzak:

1. Txoritagaindik Salestarretara doan bidea konpondu da.

2. Txakurrak ibiltzeko leku bat egokitu da.

3. Lore gehiago landatu dira herriko puntu desberdinetan.

4. Belandi-Akan kalean ibilgailuen abiadura mantsotzeko kojin berlinesak jarri dira.

5. Lizardi 1-3ko atzeko partean dagoen espazioa hobetu da: eremua asfaltatu da, eserlekuak jarri dira eta lurrean umeentzako jokuak pintatu dira.

6. Zebra-bide garai bat egin da Pintore kalean.

7. Arantzubi-Santa Leokadiako baranda berritu da.

8. Lekungo tunelaren ondoan piknikerako edo atsedenerako gune bat egin da.

9. Eserleku gehiago jarri dira herriko puntu desberdinetan.

10. Eteneta elkartearen ondoan zebra-bide bat egin da.

Falta den hobekuntza, Kutxaren atzeko parteko arrapalaren desnibela jaistea momentuz ez da egin, hasiera batean uste baino dezente garestiagoa delako. Halere, emango zaio irtenbide bat ahal bezain pronto.

Bestalde, herritarrek aurreko urteko parte hartze prozesuan proposaturiko beste hobekuntza batzuk ere egin dira, nahiz eta aurrekontuko beste partida batzuekin ordaindu diren, izan ere, Udalak aurreikusita zituen:

  • Garratza baserriruntz doan espaloia berritu da.

  • Arrilimoiko zubiko baranda konpondu da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika