Albisteak

Immigrazinea: “Exit, un corto a la carta” otsailaren 14ean, 19:00etan, Lekaion

Urnietako Udalak eta Amherrek elkarlanean antolatua, “Immigrazinea”-ren bitartez etorkinek pairatzen dituzten egoerez eta topatzen dituzten arazoez hausnartzeko espazio bat sortu nahi da nazioartean ezagunak diren pelikulen emankizunekin. Horietan, emakumearen papera, kulturen arteko kontrastea eta belaunaldi desberdinen arteko harremanak bezalako gaiak lantzen dira.

2018.urtean hainbat pelikula eskaini ziren, eta aurten jarraipena emango zaio ekimenari. Ostegun honetan, “Exit, un corto a la carta” ikusteko aukera izango da.

  • Eguna: otsailak 14, osteguna
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Lekaio kultur etxea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Prezioa: sarrera librea

Sinopsia: Beraien pelikula propioa osatzeko emakume migratzaileak bilatzen zituen iragarki batekin hasi zen “Exit, un corto a la carta” proiektua. 50 emakume aurkeztu ziren eta espresio eta interpretazio tailerretan parte hartu zuten. Lan horretatik gidoi bat irten zen, beraien abenturak eta zoritxarrak kontatzen zituena.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika