Albisteak

Baditugu “Baile de huesos” antzerki amateurrerako sarreren zozketaren irabazleak

“Baile de huesos” antzerki amateurra ikusteko aukera izango da igande honetan.

  • Eguna: otsailak 10
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Prezioa: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu otsailaren 7 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Elisabete Etxezarreta Atxega
  • Ana Campos Martín
  • Eider Lizaso
  • José Iborra Lafuente

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko bulegoetan (09:00-13:00 / 16:00-18:00) edo txarteldegian ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.

Sarrerak online ere eros daitezke.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia: Komedia jostagarria eta tristea, itxaropentsua eta hunkigarria. Lau pertsonaia herioaren zain, azken iraganaldia egiteko. Batzuek alde egin nahi dute, beste batzuek itzuli, baina denek ezkutatzen dituzte istorioak, eta balbe beltzak aterako ditu argitara.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika