Albisteak

3 urnietarrek haien bidaiak kontatuko dituzte

Urnietako Gazte Informazio Puntuak bidaien diaporama lehiaketaren bigarren edizioa burutu du eta dagoeneko ezagutzen dira haien bidaiak kontatzeko hautatuak izan diren 3 pertsonak.

  • Otsailak 15, 18:30, Manex Alday: Azores Uharteak
  • Otsailak 22, 18:30, Maddalen Kortajarena: Tailandia
  • Martxoak 1, 18:30, Arantxa Corbelle: Amsterdam

Aurkezpen guztiak Lekaio kultur etxean izango dira.

Irabazlearen saria banatuko da

Aukeraturiko 3 pertsonak urnietarrak dira eta 100 euroko saria eskuratu dute dagoeneko, baina ondoren, aurkezpen horiek egiten dituzten pertsonen artean irabazlearen saria (300€) banatuko da ondorengo irizpideen arabera:

  • Aurkezpenaren erakargarritasuna, arintasuna eta argitasuna.
  • Erakusketaren kalitatea eta originaltasuna.
  • Aurkezpena bere osotasunean eta erabilitako materiala.

Irabazlearen saria banatzeko ondorengo pertsonek osatuko dute epaimahaia: Sustapen saileko zinegotzia, Haurtzaro eta Gazteria teknikariak, gazte informatzaileak (edo horiek hautaturiko ordezkoak) eta bere hautagaitza aurkeztu zuen Milagros Etxaniz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika