Albisteak

II. Bidaien diaporama lehiaketan epaimahaikide izateko hautagaitza aurkezteko epea urtarrilaren 25era luzatu da

Urnietako Gazte Informazio puntuak II. Bidaien diaporama lehiaketa jarri du abian herriko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz. Modu honetan, gazteek azken urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko modua izango dute.

Aurkezten diren guztien artean 3 pertsona hautatuko dira bidaien originaltasuna eta aurkeztutako materialaren kalitatea kontuan izanik, eta horiek beraien diaporama aurkezteko aukera izango dute. Puntu horretara iristen direnek 100 euroko sari bat eskuratuko dute, baina ondoren, 3 hautatuen artean irabazlearen saria (300€) banatuko da ondorengo irizpideak baloratuta:

  • Aurkezpenaren erakargarritasuna, arintasuna eta argitasuna.
  • Erakusketaren kalitatea eta originaltasuna.
  • Aurkezpena bere osotasunean eta erabilitako materiala.

Irabazlearen saria banatzeko ondorengo pertsonek osatuko dute epaimahaia: Sustapen saileko zinegotzia, Haurtzaro eta Gazteria teknikariak, gazte informatzaileak (edo horiek hautaturiko ordezkoak) eta udalerriko bi pertsona.

Epaimahaikide izateko aurkeztu hautagaitza urtarrilak 25 arte

Epaimahaia osatuko duten bi pertsona urnietarrak zozketaz aukeratuko dira beren hautagaitza aurkezten duten pertsonen artean. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 25a izango da. Izen-ematea Lekaio kultur etxean, Gazte Informazio Puntuan eta Udalaren webgunean gauzatu daiteke.

IZENA EMAN  DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika