Albisteak

Ekintza mordoa Gabonetan

Urnietako Udalak ekintza mordoa antolatu du Gabonetarako urtero bezala. Abenduaren 17tik urtarrilaren 5era arte haur, gazte eta helduentzako jarduerak izango dira herriko toki desberdinetan.

Herriko etxe guztietara banatuko da hilabete honetako eta Gabonetako programazio osoaren informazioa eskainiko duen informazio orria, azken hilabeteetako dinamikari jarraipena emanez. Aurrerantzean ere hilabeteko kultur eta aisialdi agendaren berri emango duen orria banatzen jarraitzeko asmoa du Udalak, herritarrek antolatzen diren gauza guztien berri izan dezaten.

Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 23an etorriko dira; Errege Magoak ostera, urtarrilaren 5ean

Abenduaren 23an, 17:30ean, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da, Berrasoeta parketik San Joan plazara. Hurrengo egunean, 12:00etan, gabon-kantak izango dira herrigunean, eta 17:00etan, berriz, Gabon abesbatza irtengo da San Joan plazatik (baserritarrez jantzita joatea eskatzen da).

Urtarrilaren 5ean Errege Magoen txanda iritsiko da. Harrera San Migel elizan izango da (16:00-17:30) eta, bertan, haurrekin argazkiak egin eta gutunak jasotzeko aukera egongo da.

Desfilea Lobera baserritik 18:00etan abiatuko da. Beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzera deitzen dira. Errege Magoek Urnietako 0 eta 6 urte arteko haur guztiei oparitxo bat banatuko diete, udaletxe azpiko arkupeetan. Hau 19:00ak aldera hasiko da.

Musika ikuskizunak

GABONETAKO KONTZERTUAK

Abenduaren 17-20 bitartean Lourdes Iriondo musika eskolako kontzertuak izango dira Saroben.

ITSASO TALDE LIRIKOA

Abenduaren 28an, elizan 19:00etan.

Sarrera librea

Antzerkia eta familientzako ikuskizunak

DESENTXUFATUAK

Abenduaren 22an, 19:00etan Saroben

Sarrera: 8 euro

Euskaraz

“GEZUR GEHIEGI” TXOBORRO MAGOA

Abenduaren 29an, 17:30ean Saroben

Sarrera: 3 euro

Euskaraz

San Silbestre lasterketa

Abenduaren 31n, urtea osasuntsu bukatzeko, azken urteotan indarrra hartu duen San Silbestre lasterketa ospatuko da Poxta Zahar elkarteak antolatuta. San Juan plazatik 16:30ean irtengo da giroa eta umorea nagusi izango dituen lasterketa.

DESKARGATU PROGRAMAZIO OSOA

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika