Albisteak

Autoestimua eta ahalduntze ikastaroa Pepa Bojoren eskutik

Urnietako Udalak emakumeei zuzenduriko autoestimua eta ahalduntze ikastaro bat antolatu du. Ikastaroa urtarrilaren 16an hasi eta martxoaren 20an amaituko da, eta Pepa Bojo psikologoak zuzendua egongo da.

Autoestimua ahalduntze-prozesua bermatzen duen oinarrizko zutabea da. Tailerra tresna bat da emakumeetan autoestimua nola eraikitzen den ulertzeko, laguntzen dieten eta ahalduntzen dituzten mezuak, eta traba egiten dieten eta ahaldungabetzen dituzten mezuak detektatzeko, haien buruak hobeto ezagutzeko, zein baliabide, indar eta trebetasun dituzten jakiteko, haien burua onartzen ikasteko eta haien burua zainduz eta konfiantza landuz haien buruarekin harreman osasuntsu bat izaten ikasteko.

  • Psikologoa: Pepa Bojo Ballester
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Datak: urtarrilak 16 – martxoak 20
  • Ordutegia: asteazkenak 15:00-17:00
  • Lekua: Sarobe
  • Izena emateko epea: azaroak 26 – abenduak 21

Izen-ematea Bertanen eta Urnietako Udalaren webgunean gauzatu daiteke.

Onartze prozesuan, aurreko ikastaroetan parte hartu ez duten Urnietan erroldatutako emakumeak izango dute lehentasuna.

Ikastaroari buruzko informazio guztia Deskargatu izena emateko orria

 

 

* duten eremuak derrigorrezkoak dira. / Los campos marcados con * son obligatorios.
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika