Albisteak

Urnietako Udala Baratze Parke Sarearen 5. urteurreneko ospakizun ekitaldian

Baratze Parke Sareak 5. urteurrena ospatu du Kutxa Ekogunean. 2013an 5 Baratze Parkeekin abiatu zenetik izandako ibilbidearen laburpena egin eta aurrera begirako erronkak identifikatu dituzte elkarrekin Kutxa Ekoguneko teknikariek eta  Udal desberdinetako ordezkari tekniko zein politikoek. Bertan izan da Jorge Segurado, Urnietako Udaleko Lurraldeko zinegotzia.

Gipuzkoako 20 herrietara zabaldu da 5 urtetan, eta horietako bat da hain zuzen, Urnieta. Urnietako Baratze Parkea 2016.urtean jarri zen martxan, eta bertan baratzegintza ekologikoa egiten da, autokontsumorako eta modu komunitarioan.

Proiektu bizia da Baratze Parke Sarea eta dagoeneko Kutxa Ekoguneak jaso ditu Udal desberdinetatik Baratze Parkeak egiteko eta 2019an Sarean sartzeko eskaerak.

Kudeaketa ereduaren garrantzia azpimarratu da topaketetan. Baratze Parke bakoitzeko erabiltzaileak elkarte baten kide egiten dira eta modu komunitarioan egiten dute parkearen kudeaketa. Udal eta elkarteek Kutxa Ekogunearekin adosten dituzte Baratze Parke bakoitzeko ekintza desberdinak, tartean, Furgobaratza zerbitzua.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika