Albisteak

Hobekuntza ugari egin dira herrian

Eteneta elkartearen ondoan zebra-bide bat egin da eta bihurgunean dagoen baranda kendu da espaloiaren albo batetik bestera igaro ahal izateko. Kurbaren ondoan dagoenez gorriz margotu da kotxeek hobeto ikusteko, eta gainera, abiadura erreduzitzaileak jarriko dira bi alboetan.

Arantzubi-Santa Leokadiako baranda berritu da. Baranda berria altzairu herdoilgaitzekoa da.

Arrilimoiko zubiko baranda konpondu da.

Etxeberri plazako sareta hondoratuta eta arriskutsu zegoen eta aldatu egin da.

San Juan plazako zuhaitzen eremua harriarekin bete da estropezuak saihesteko. Horrela gainera, igarobideak zabaldu dira.

Apaiz etxearen ondoko baranda aldatu da. Baranda berria altzairu herdoilgaitzekoa da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika