Albisteak

Beterri-Buruntzako Udalek 22 kontratazio berri egingo dituzte urtea amaitu aurretik

Beterri-Buruntzako Udalek (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) 22 kontratazio berri egingo dituzte urtea amaitu aurretik.

Lanbideren finantziazioarekin, “Tokiko enplegu ekintzak” programaren baitan, aipaturiko udaletxeek  proiektu ezberdinak kudeatuko dituzte eskualdeko langabetuen lan egoera hobetzeko asmoz.

Eskualde mailako langabezia egitura aintzat harturik, aurrikusten diren 22 kontratuetatik %40a emakumeei zuzendutakoak dira, %30a DBE hartzaile edota onuradunentzat eta %15a  55 urtetik gora dituztenentzat.  Hemen laburbiltzen dira Lanbiden argitaratuko diren (www.lanbide.eus) lanpostuak:

  • 1.mailako Ofizial margolariak: 2 lanpostu
  • 1.mailako Ofizial igeltseroak: 3 lanpostu
  • 2.mailako Ofizial igeltseroak: 2 lanpostu
  • Peoiak lan anitzetarako: 8 lanpostu
  • Aparejadoreak: 2 lanpostu
  • Merkataritza marketing teknikaria: lanpostu 1
  • Etxeko animalien inguruan kontzientziazio kanpaina burutzeko dinamizatzailea: lanpostu 1
  • Laneratze enpresak garatzeko teknikaria: lanpostu 1
  • Kontratazio dirulaguntzen dinamizatzailea: lanpostu 1
  • Insertzio soziolaboraleko teknikaria: lanpostu 1
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika