Albisteak

Ate irekien jardunaldiak Ludotekan urriaren 15etik 18ra

Urnietako Ludotekak matrikula kanpaina berria jarriko du abian eta urriaren 15ean, 16an, 17an eta 18an ate irekien jardunaldiak izango dira, ludotekaren gunea eta funtzionamendua ezagutu nahi duten guztientzat.

Izen emateak berriz, ludotekan bertan egin ahalko dira, urriaren 15etik 25era. Horretarako matrikulazio orria bete eta 10 euro ordaindu beharko dira.

Ludotekaren funtzioa hezitzailea da, izan ere, haurrek jolasaren bidez ikasten baitute eta sozializatzen baitira. Jolas librea, jolas kooperatiboa eta tradizionala, kantuak, jostailuak, tailer sortzaileak eta irakurketak topatuko dituzu ludotekan.

Ludoteka urriatik apirilera irekitzen da, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara, Arantzubiko eskola zaharrean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika