Albisteak

Txoritagaingo aparkalekuak irekita mantenduko dira

Urnietako Udalak Txoritagaingo aparkalekuak behin-behinean ireki zituen irailaren 27an festetan aparkatzeko arazo gehiago izaten direlako eta Adif tren geltokian egiten ari den obraren ondorioz hainbat aparkaleku galdu direlako.

Erabilera altua

Udalak iragarri zuen aparkalekuak urriaren 7ra arte irekiko zituela, Arrosarioko Amaren ohorezko jaira arte, baina ondoren berriro itxi egingo zituela lanak aurrera jarraitzeko, oraindik eremua argiztatzeko farolak ipintzea falta da eta. Ondorioz, aparkalekuak ireki zirenetik behin-behineko argi batzuk ipinita daude.

Egun hauetan erabilera oso handia izan dute aparkeluek, eta horrenbestez, irekita mantentzea erabaki dut Udalak. Orain arte bezala, behin behineko argiek argiztatuko dute eremua farolak jarri bitartean.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika