Albisteak

Ireki da Plazido Muxika plazako ibilbide irisgarri osoa

Errealitate bat da dagoeneko Plazido Muxika plazako ibilbide irisgarria, nahiz eta oraindik barandak jartzea falta den. Aurretik zeuden malda piko eta eskaileren ordez aldapa zabal eta askoz samurragoak jarri dira, izan ere, lehengo aldapek ez zituzten irisgarritasun neurriak betetzen. Horrela, bertako irisgarritasuna nabarmen hobetu da pertsonen igarotzea dezente erraztuz.

Lanak ekainean hasi ostean, aurreko hilabeterako amaituta eta erabilgarri zeuden hobetu diren lau arrapaletatik hiru, baina hain zuzen, aldaketa nabariena azkenekoan gauzatu da, Eroskiren ondoan dagoenean. Behin arrapala guztiak amaituta ibilbide osoa irekita dago eta bidea askoz modu errazago eta erosoago batean egitea ahalbidetu da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika