Albisteak

Herritarrek parte hartze prozesuan eskaturiko hobekuntzak gauzatzen hasi da Udala

Urnietako Udalak parte hartze prozesu berri bat gauzatu zuen martxan urte hasieran 2018ko aurrekontuan barneraturiko 125.000 euro zertan gastatu erabakitzeko eta diru kantitate hori herritarrek proposaturiko 11 hobekuntzetara bideratzea erabaki zen.

Dagoeneko gauzatu dira lehenengo bi hobekuntzak. Alde batetik, piknikerako eta atsedenerako gune bat egin da Lekungo tuneralen ondoan eserlekuak dituzten hiru mahaiekin eta bi bankurekin, otorduak edo hamaiketakoak egiteko gune apropos bat sortu delarik. Halaber, hondakinak botatzeko edukiontziak ipini dira.

Bestalde, eserleku gehiago jarri dira herriko puntu desberdinetan. Hala nola, Langardan, Arkaben eta Arantzubiko biribilgunearen alboan.

Gainerako hobekuntzak egiteko lanean ari da Udala eta irailetik aurrera emango die jarraipena lan horiei.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika