Albisteak
Etxeberriko jaiak bigarren urtez
Aurreko urtean ospatu ziren estrainekoz Etxeberriko jaiak eta harrera ona izan zutela ikusita aurten indarturik itzuliko dira, izan ere, egun batean ospatu beharrean bi egunez ospatuko dira aurten, irailaren 14ean eta 15ean, hain zuzen.
Txupinazoa hilaren 14ean jaurtiko da arratsaldeko 18.30ean eta ordu erdi beranduago pailazoen ikuskizuna hasiko da. Egun horretan bertan pintxo-poteaz eta musikaz gozatzeko parada izango da.
Larunbatean goizeko 11:30ean izango da lehen ekintza ginkanarekin. Gero bazkaria indarrak hartzeko. Arratsaldean gauza mordoa izango dira: eskulanak, bingoa, karaokea eta tortila lehiaketa. Gauean afaria eta amaitzeko diskofesta DJ katxorrorekin.