Albisteak

0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzat eskola

0-16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoen hezitzaile papera indartzeko egitasmoa

Egitasmo honen bidez gurasoen hezitzaile papera indartu nahi da, haien seme-alaben heziketari eta garapenari buruzko hausnarketa eta analisi pertsonala eginez. Landuko diren gaiek lotura izango dute adin ezberdinetako seme-alaben ezaugarriekin; heziketarako joerak eta jarraibideak, maitasuna, komunikazioa, garapenaren estimulazioa eta gatazken bideraketak, guraso bezala haien buruaz duten pertzepzioa nola hobetu, haien gaitasunetan duten konfiantza areagotu, eta eguneroko estresa bideratzeko baliabideak handitu, besteak beste.

TALDEAK ETA ORDUTEGIAK: URRITIK MAIATZERA

0-6 urte: astelehen bat hilean 14.30-16.00

7-11 urte: astearte bat hilean 17.30-19.30

12-14 urte: asteazken bat hilean 18.00-20.00

15-16 urte: asteazken bat hilean 18.00-20.00

MATRIKULA25 € banakakoa eta 40 € bikoteak

LUDOTEKA ZERBITZUA: 5-11 urte bitarteko haurrentzat, betiere, izen-emate orrian beharra adieraziz gero.

IZENA EMATEKO DATAK ETA LEKUAK: IRAILAREN 10etik URRIAREN 10era

  • Urnietako ikastetxeak (seme-alabek Urnietan ikasten badute).
  • BERTAN – Herritarren Udal Arreta Zerbitzua (Udaletxea).
  • Gazte Informazio Puntua (Idiazabal 13, behea).
  • urnieta.eus: beheko formularioa bete eta bidalita

Oharra: Herrian erroldatuta ez dauden pertsonek parte hartu ahal izango dute soilik plazak libre gelditu badira.

DESKARGATU IZEN-EMATE ORRIA

DESKARGATU INFORMAZIO LIBURUXKA

 

IZENA EMAN ONLINE

* duten eremuak derrigorrezkoak dira. / Los campos marcados con * son obligatorios.
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika