Albisteak

Animatu eta izena eman Sarobeko eta Kiroldegiko ikastaroetan!

Urnietako udal instalazioetan dena prest dago denboraldi berriari hasiera emateko. Urtero bezala ikastaro mordoa eskainiko dira denetariko eta denentzako aukera izango delarik. Matrikulazio epeak zabalduta daude, beraz, informatu eta erabaki zein ikastaro egin nahi duzun.

Udal Kiroldegiko ikastaroak hilabete honetan bertan hasiko dira eta Sarobekoak aldiz, urrian.

Bertan eskaintza guztiaren zerrenda eta izen-emateei buruzko informazioa

SAROBE A.E.G.

Helduen ikastaroak

  • YOGA
  • PILATES (Ordu berria: astearte-ostegun 15:00-16:00)
  • GIMNASIA HIPOPRESIBOA
  • BIZKAR ESKOLA

Haur eta gazteen ikastaroak

  • GAZTE FUNKY
  • BALLETA (2007-2011)
  • SORMEN DANTZA (2012-2014)

Matrikulazioa: irailaren 5etik 19ra (onartutako ikasleen zerrendak ikusgai Saroben irailaren 26tik aurrera).

Ikasturtearen hasiera eta amaiera:

  • Helduak: urriak 1 – ekainak 18
  • Haur eta gazteak: urriak 1 – maiatzak 31
SAROBE IZENA EMATEKO ORRIA HELDUAK SAROBE IZENA EMATEKO ORRIA HAURRAK ETA GAZTEAK DESKARGATU PDF IKASTAROAK SAROBE

ANTZERKI TAILERRA

Ikuskizun bat eszenaratzeko sorkuntza prozesuan parte hartzeko aukera eskainiko da horretarako urrats guztiak emango direlarik: hasierako irakurketa, antzezlearen entrenamendua, pertsonaiak eratzea, eszena koadroak, entseguak eta jendeaurreko emanaldia.

Matrikulazioa: irailak 5 – urriak 5

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: urriak 19 – ekainak 21

ANTZERKI TAILERRA IZENA EMATEKO ORRIA

 UDAL KIROLDEGIA

  • SPINNING
  • TONIFIKAZIOA
  • 3. ADINA
  • ZUMBA
  • FITNESS AHOLKULARITZA

Ikasle berrien matrikulazioa: irailaren 7a arte

Ikasturtearen hasiera eta amaiera: irailak 17 – ekainak 14

KIROLDEGIA IZENA EMATEKO ORRIA DESKARGATU PDF IKASTAROAK KIROLDEGIA

Informazioa eta izen-emateak

Urnietan erroldatutakoek lehentasuna izango dute.

Bertan bulegoa

010 / 943 00 80 00

Astelehenetik ostiralera 07:30-14:30

Sarobe A.E.G.

943 00 80 42

Astelehenetik ostiralera 09:00-13:00 / 16:00-18:00

Udal Kiroldegia

943 00 83 28

Astelehenetik igandera 08:30- 14:30

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika