Albisteak

“Zoaz pake santuan” antzezlana abuztuaren 12an, 19:00etan Saroben

Txalo produkzioak “Zoaz pake santuan” antzezlana eskainiko du abuztuaren 12an Saroben. Begoña Bilbaok zuzentzen du Emmanuel Robert-Espalieuk sorturiko eta Martin Agirrek itzuliriko lana. Aktore lanetan berriz, Ane Gabarinek eta Mikel Laskurainek jardungo dute.

Eguna: abuztuak 12

Ordua: 19:00

Lekua: Sarobe

Hizkuntza: euskara

Sarrera: 5 euro (salgai Saroben abuztuaren 6tik aurrera)

Sarrerak online eros daitezke: http://bibe.me/entradas-ZOAZ-PAKE-SANTUAN-%28AURRESTREINALDIA-EUSKARAZ%29-Txalo-Produkzioak-SAROBE-AEG-URNIETA

Sinopsia: daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak, zirt edo zart, gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik, etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina aurreikusitako plana hankaz gora jarriko zaio…

Akats, ahuldade eta torpeziaz betetako bi pertsonaia ageri dira, baina, aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustekabez betea da “Zoaz pake santuan”.

           

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika