Albisteak

Ur-azpiko arkeologia saioa abuztuaren 11n Urnietako igerilekuan

Ur-azpiko arkeologia eskainiko da abuztuaren 11n Urnietako igerilekuan 8-14 urte bitarteko gazteentzat. Bi saio eskainiko dira, lehenengoa 10:00-12:00 bitartean gauzatuko da, eta bigarrena berriz, 12:00:14:00 bitartean.

Ekintza horren bidez munduan aurkituriko itsasontzirik zaharrenaren hondakinetan murgiltzeko aukera izango dute gazteek. Ur-azpiko arkeologoek nola lan egiten duten ikasiko dute eta munduko ur-azpiko arkeologia aztarnategi zaharrenean igeri egingo dute: Ulunburun Turkiako kostaldean urperaturiko itsasontzia, brontze aroaren amaieran. Bere piezak berreskuratu eta historia berreraiki. Urnietako igerilekuan esperientzia ahaztezin bat bizituko dute.

Dibulgazio zientifikoko ekintza berritzaile bat da, bai didaktikaren ikuspuntutik, eta, baita, zehaztasun arkeologikoaren ikuspuntutik ere. Gauzatuko diren ekintzen bitartez hainbat helburu lortuko dira: ondare arkeologikoaren balorea erakustea, historiaurrearekiko interesa piztea, gazteengan ondare arkeologikoaren babesarekiko kontzientzia sortzea eta gazteei metodo arkeologikoa ezagutzera ematea praktika simulatuaren bidez.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika