Albisteak

Urnietako Euskaraldiaren Batzordea sortzeko bilera irekia uztailaren 12an, 19:30ean Lekaion

Herritarrak aktibatuta hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko helburuz gauzatuko da Euskaraldia azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan. Ekimen hau hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten “Euskarak 365 egun” lan ildoaren baitan kokatzen da eta Urnietak ere parte hartu nahi du bidaia honetan. Izan ere, guztiok daukagu zeresana eta zeregina euskararen erabilera areagotu dadin.

Herriko elkarte eta eragile desberdinei gonbidapena luzatu ostean, atzo arratsaldean ospatu zen batzar ireki bat ekimenaren gaineko informazioa emateko. Orain, lanean hasteko Urnietako Euskaraldiaren Batzordea sortu nahi da, eta horretarako, ostegun honetan, uztailaren 12an bilera berri bat egingo da 19:30ean Lekaio kultur etxeko areto nagusian.

Beraz, Euskaraldian parte hartzera eta bilerara joatera animatzen dira herritar guztiak.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika