Albisteak

Langabezia tasa jaitsi da Urnietan

254tik 244era jaitsi da azken hiru hilabeteetan Urnietan langabezian dauden pertsonen kopurua. 2017.urtea 250 pertsona langabeturekin itxi zen, martxoan zenbakia 254ra igo zen eta ekaineko azken datua berriz, 244koa da.

Eustatek 2015.urtean egindako azken azterketaren arabera, Urnietako biztanleria aktiboa 3.181 pertsonakoa da, eta, beraz, datu hori oinarri hartuta, orain, %7,67koa da Urnietako langabezia tasa. 2016ko abenduan Urnietako langabetuen kopurua 273 pertsonakoa zen, eta langabezia tasa berriz, %8,56koa.  2015ean zuloa are eta handiagoa zen, 320 urnietar baitzeuden langabezian. Datu horiek aintzat hartuta argi dago azken urteetako garapena positiboa izaten ari dela.

Beraz, pixkanaka, gero eta pertsona gutxiago ditugu langabezian Urnietan.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika