Albisteak

Belar bolen kanpaina

Nekazari eta baserritarrek belar bolak egiteko diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte Behemendi elkartearen bitartez. Aurreko urteetan bezala, Udalak Behemendiri egingo dion ekarpen osoa 6.000 eurokoa izango da gehienez, belar bola bakoitzeko gehienez 2,20 euro ordainduko direlarik.  Interesa duten baserritarrek eskaera elkarteari egin beharko diote iraila aurretik.

Aurreko urteetan (2013, 2014, 2015,  2016 eta 2017 hurrenez hurren), 2.312, 2.564, 3.415, 1.949 eta 1.952 belar bola egin ziren Urnietan (belar berdea eta belar lehorra kontuan hartuta). Belar bola kopuru horrekin, iaz adibidez, 4.294 euroko ekarpena egin zion Udalak Behemendiri belar bolen zerbitzua ordaintzeko. Aurten, belar bola kopuru antzekoa egitea espero da.

Zerbitzu honen bidez, urtean behin behintzat herriko belardiak makina bidez moztea ahalbidetzen da mantenuan eta ingurumenari dagokionean ageriko onurak lortuz.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika