Albisteak

2017-2018 ikasturtean euskarako ikastaroetako eta euskarako eta HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetara joateagatiko diru-laguntzak eskatzeko epea uztailak 2-30 bitarte

Urnietako Udalak 2017-2018 ikasturtean Euskarako ikastaroetan matrikulatu eta Euskarako eta HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetara joateagatiko diru-laguntzak eskatzeko epea  uztailaren 2tik 30 arte egongo da zabalik. Eskaera orriak Bertan bulegoan entregatu beharko dira.

 

2017-2018an Euskarako ikastaroetan matrikulatzeagatiko diru-laguntzak

2017ko irailaren 1etik 2018ko uztailaren 31ra euskaltegi homologatu batean euskara ikasten edo hobetzen jardun duten urnietarrei zuzenduta dago.

Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • Matrikula euskaltegiak ezarritako epearen barruan ordaintzea.
  • Urnietan erroldatuta egotea, gutxienez sei hilabetez jarraian, diruz laguntzea eskatzen den ikastaroa amaitzen den datarako.
  • Euskarazko ikastaroan gutxienez %80ko asistentzia egiaztatzea.
  • Asistentzian egindako huts egiteak zuritzeko gaixotasun agiriak bakarrik onartuko dira.
  • Aprobetxamendu ona izatea.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Beste diru-laguntzaren bat eskatu balu, horri buruzko aitorpena.
  • Euskaltegiaren ziurtagiria, ikasleak izandako asistentzia, aprobetxamendua, ordaindutako matrikula eta abarrak jasoko dituena.
  • Langabetuentzako diru-laguntza jasotzeko baldintza ikastaroaren matrikula egiten denetik diru-laguntzaren eskaera egin bitartean, momenturen batean langabezian egotea da, eta Bizitza Laboralaren txostena aurkeztu beharko da.

Ikasleek jasoko duten diru-laguntza matrikularen %80 izango da gehienez langabetuentzako, eta %50 gehienez lanean ari direnentzako. Diruz laguntzeko gehienezko matrikularen kopurua 500 euro izango da urte eta ikasleko. Barnetegiko ikastaroetan egoitza gastuak ez dira izango diru laguntza-gai.

2017-2018an Euskarako eta HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetara joateagatiko diru-laguntzak

2017ko irailaren 1etik 2018ko uztailaren 31ra, Urnietan talderik ez dagoelako, ikastera Buruntzaldeko beste herri batera joan behar izan duten ikasle urnietarrei kanpora joate horrek eragin dien gastua arintzeko diru laguntzak ematea.

Onuradunek betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • Urnietan erroldatuta egotea.
  • Urnietan eskaintzen ez den maila eta ordutegi bateko ikasle izatea.
  • Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako edo Usurbilgo euskaltegi bateko edo EPA-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentro bateko ikasle izatea.
  • EPA-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroko ikasleen kasuan, OHO titulua lortzeko ikasle izatea.
  • Langabetuen kasuan OHOko tituluaz gain, Buruntzaldeko HHI zentro batek eskaintzen duen beste edozein ikastarotan izena eman dezake baina ikasturte amaieran %80ko asistentzia egiaztatu behar du bidaietako diru-laguntza jaso ahal izateko. Kasu honetan, diru-laguntza eskaerarekin batera zentroak sinatutako ziurtagiria eta Langabetu txartela aurkeztu beharko dira.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria.
  • Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  • Homologatutako zentroaren edo HHI zentroaren ziurtagiria, asistentzia, taldea eta matrikulatze-data ziurtatuz.
ESKAERA ORRIA ARAUTEGIA

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika