Albisteak

Jubilatuen eta pentsiodunen aste kulturala ekainaren 17tik 23ra

Denda Berri pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak antolatuta aste kulturala ospatuko da ekainaren 17tik 23ra. Egun horietan ekintza mordoaz gozatzeko aukera izango dute herriko jubilatu eta pentsiodunek.

Hilaren 17rako irteera antolatu dute Jakara eta bazkaldu ere han egingo da. Bi egun beranduago berriz, Iñigo Salinero ipuin kontalariak “Txaflas” eskainiko du. Horretaz gain, ibilaldia, bingoa eta mahai jokoak antolatu dira, eta “Iribarren” orkestaren erritmoan ospatuko den dantzaldiarekin jarriko zaio amaiera ospakizun asteari.

Beraz, antolatu diren ekintzekin aste entretenigarri batez gozatzeko aukera paregabea izango dute jubilatuek.

EGITARAUA
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika